Adolf Anderssen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Adolf Anderssen
Anderssen.jpeg
Bizitza
Jaiotza Wrocław1818ko uztailaren 6a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Alemaniar Inperioa
Heriotza Wrocław1879ko martxoaren 13a (60 urte)
Hobiratze lekua Osobowice Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak xakelaria, ez-fikzio idazlea eta chess composerra

Karl Ernst Adolf Anderssen (Breslau, gaur egun Wrocław, Polonia, 1818ko uztailaren 6a - Ib., 1879ko martxoaren 13a) alemaniar xake jokalaria izan zen. 1950eko eta 1960ko hamarkadetako jokalari hoberentzat hartua da. 1858an Paul Morphyk nagusitasunez hartu zuen menpean, baina Morphy handik gutxira erretiratu zen xaketik, eta Anderssen jokalari hoberentzat kontsideratua izan zen berriro. Hala ere, ezin izan zuen munduko txapeldun izan, lehenengo Munduko Xake Txapelketa 1886an jokatu baitzen, eta Anderssen 1879an hil zen.

1866an Steinitzek garaitu zuen, baina hurrengo urteetan emaitza bikainak lortu zituen Europako txapelketa garrantzitsuenetan.

Anderssen xake eskola erromantikoaren adierazgarririk onena izan zen. Joko erasokorragatik eta sakrifizio ikusgarriengatik ezaguna zen, eta bere zenbait partida oso famatuak dira, hala nola 1851n jokatutako "Hilezkorra". Xake problemak sortzen ere lan handia egin zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Anderssen Aldatu lotura Wikidatan