Xaximiku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xaximiku
Datuak
JatorriaTolosa (Gipuzkoa)
Musika motafolk
Urteak1986 - c. 1995
Produkzioa
Diskoetxea(k)IZ Diskak
Taldekideak
Jon Ander Larrañaga
Olatz Korta
Karlos Aranzegi
Txomin Agirregomezkorta
Isidro Larrañaga
Arantxa Montoya
Martin Aranzegi
Badok: xaximiku Musikasten: xaximiku

Xaximiku taldea Tolosa herriko koadrila gazte batek osatu zuten 1986. urte inguruan. “Xaximiku” hitza baserri giroetan erabiltzen da, ume bihurriari edota jaten ez duen umeari deitzen zaio horrela. Festa giroko musika egiten zuten.

Lehen kontzertua Tolosan bertan eman zuten, AEK-k antolatutako jaialdi batean, Erramun Martikorenarekin batera. Geroago, inguruko herriko jaietan hasi ziren jotzen. 1988an Euskal Herriko Kantu Txapelketan aurkeztu eta sari bat lortu zuten. Hiru disko argitaratu zituzten, eta haietan hitzei garrantzia eman izan zieten, Tolosaldeko idazle eta bertsolariengana joz haiek idazteko: Kike Amonarriz, Anjel Mari Peñagarikano, Felix Aiestaran, German Ormazabal eta beste.[1]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jon Ander Larrañaga, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ahotsa
  • Olatz Korta, ahotsa
  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioak
  • Txomin Agirregomezkorta, txistua, ahotsa
  • Isidro Larrañaga, teklatuak
  • Arantxa Montoya, biolina
  • Martin Aranzegi, akordeoia

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Musikarekin indarrean gatoz (1989, IZ Diskak)
  • Euskaraz bizi (1992, IZ Diskak)
  • Saldaberri (1993, IZ Diskak)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xaximiku. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]