Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Xikitoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Xikitoak edo txikitoak Zuberoako artzainek asmatutako bertso erotiko edo berdeak dira. Txomin Peillenen arabera, 1962an idatzitako testuan, borda batetik bestera, "ibar batetik bestera artzainek elgarri, holako kobla horietatik botatzen zuten".[1] Beraz, "Xikitoak" denbora pasa moduan uler zitezkeen. Peillenen arabera ehunka ziren ezagutzen ziren xikitoak baina "folklore bildumek baztertzen zituzten, nahiz horiek ere populuaren frutuak izan"; espezialista askoren ustez, poematxo horien edukiak ez ziren egokiak argitaratuak agertzeko. Egitura aldetik, "lauko bertso berdeak" ziren.[2]

Adibide bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igela aldizkarian adibide batzuk jaso ziren. Hona hemen horietako bat:

«

Ahuntzaren buztan txuta,
Haren peko xilo hutsa
Sarezak sar sudurra
Ezkapa ez dakion hutza. Xikito!

»

Igela aldizkarian berean ere "gaurko xuberotar idazle famatu batek", Jon Mirande alegia, era berritu batez idatzitako adibide kultoago jaso zen; orduan, "ederrak" izenarekin jaso ziren.[3]

Literatura erotikoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igelan etiketa horrekin agertu ziren poematxo hauek, "Erotika euskaldunaren lore zenbait". Izan ere, edukiak ikusita, bestei zirikatzeko poesia eskatologikoak bezala kataloga daitezke. 1999an, Juan Martin Elexpuruk bere Euskal lizunkeriaren antologian "Xikituak" jaso zituen, haren erotismoa ontzat emanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jon Mirande eta Txomin Peillen: Igela euskaldun. Heterodoxoen errebista. Donostia:Hordago (argitaletxea), 1979, 80.or.
  2. Ibidem, 20.or.
  3. 20. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]