Gidor Bilbao
Gidor Bilbao | |||
---|---|---|---|
![]() Gidor Bilbao eta Jokin Apalategi | |||
2017 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bermeo, 1965eko irailaren 16a (57 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1990eko urtarrilaren 1a - doktoretza | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta filologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea | ||
![]() |
Gidor Bilbao Telletxea (Bermeo, Bizkaia, 1965eko irailaren 16a) Euskal Herriko Unibertsitatean Ikasketa Klasikoetako irakaslea da, Euskaltzain urgazlea, Uztaro aldizkariko zuzendaria, eta Udako Euskal Unibertsitateko kidea.
EHUko irakasle eta ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filologia Klasikoa eta Euskal Filologia ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen. Filologia Klasikoan doktorea da 2006an "Joanes Etxeberri sarakoaren saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika: edizioa eta azterketa" izeneko tesi-lana aurkeztu zuenetik.[1][2]
Latina, latin-literatura eta itzultzaileentzako informazio- eta dokumentazio-lana irakatsi ditu EHUko Letren Fakultateko graduetan, eta euskal testu zaharren edizioa master mailan. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kide da.
Letretako Fakultateko idazkari eta dekanorde izan da hamaika urtez. EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria izan da bi urtez eta EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea izan zen 2011n eta 2012an, eta orain Mikel Laboa Katedraren laguntzailea da..
"31 eskutik" blogean idazten zuen hilean behin.[3]
Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2003ko urtarrilaren 31n izendatu zuten Euskaltzain urgazlea.[4] Euskaltzaindiko batzorde hauetan parte hartu izan duak: Exonomastika (1999-), Azkue Biblioteka eta Artxiboa (1999-), Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoa (2007-) eta Euskera agerkaria (2009-).
UEUko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) ere urte askotan aritu izan da sailburu gisa nola hizkuntz zuzentzaile gisa. Azken urteetan, UEUko Argitalpen Batzordean dihardu, Uztaro aldizkariko kalitate-arduraduna izan zen lehenago eta 2017tik zuzendaria.[5][6]
Beste elkarte batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Legution Geurie Euskara Batzordean ibili zen 2000-2010 hamarkadan. Gasteizko Geurekin Mendira taldearekin joaten da mendira eta Geu Elkartearen talde dinamizatzailean dago; Bermeon Euskara Aholku Batzordean laguntzen du.[7]
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Latinetik eta gaztelaniatik euskarara itzulitako liburuak argitaratu ditu, bai eta latin-literaturako eskuliburua eta euskal pidginei buruzko liburua ere. Tradizio klasikoaren azterketan, itzulpenaren eta sorkuntzaren arteko mugen azterketan eta testu zaharren edizioan egin ditu ikerketa-lan gehienak. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kide da.
- Basque pidgins in Iceland and Canada [arg. elkarlanean] (1991)
- Jugurtaren aurkako gerra / Gaio Salustio Krispo [arg.] (1995)
- Latin-literaturarako sarbidea. Idazleak eta idazlanak. ISBN:84-8438-035-1. Udako Euskal Unibertsitatea (2002)
- Joanes Etxeberri sarakoaren saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika: edizioa eta azterketa. UPV/EHU (2006).[2]
- Oinarrizko hiztegia. Latina-euskara, Euskal Herriko Unibertsitateak Larousse argitaletxearekin batera argitaratua 2020an. 19.000 sarrera dituen hiztegia da. Gidor Bilbao proiektuaren zuzendari tekniko, itzultzaile (Elhuyarreko Ane Rodriguez-ekin) eta zuzentzaile (Elhuyarreko Saroi Jauregirekin) izan zen.[8]
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean,[9] berak idatzitako lanak 60 baino gehiago dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Bilbao Telletxea, Gidor. «Joanes Etxeberri Sarakoaren saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika: edizioa eta azterketa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Bilbao Telletxea, Gidor. JOANES ETXEBERRI SARAKOAREN SAIAKERA-LANAK ETA LATINA IKASTEKO GRAMATIKA: EDIZIOA ETA AZTERKETA. (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- ↑ «Gidor Bilbao | 31 eskutik» 31eskutik.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- ↑ «Gidor Bilbao Telletxea» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- ↑ Uztaro aldizkariak 100: euskal produkzio zientifikoaren bilgune 1990tik. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
- ↑ «Gidor Bilbao Telletxea: “Niretzat goi-eskola eta talaia pribilegiatua izan da Uztaro”» Buruxkak Liburutegi digitala (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).
- ↑ «GIDOR BILBAO TELLETXEA - Alea.eus» alea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- ↑ Bilbao, Gidor. (2020). «Oinarrizko hiztegia latina - euskara» web-argitalpena.adm.ehu.es (UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua) (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- ↑ Gidor Bilbao Telletxearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>60 produktu).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gidor Bilbao, 31 eskutik blogean.
- Gidor Bilbao Arabako Alea webgunean
- Gidor Bilbao, Euskaltzaindiaren webgunean.