Xila Pihlström

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xila Pihlström
Bizitza
Jaiotza Helsinki1962  (55/56 urte)
Bizilekua Donostia
Hezkuntza
Hizkuntzak finlandiera
suediera
euskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak turista-gidaria eta itzultzailea

Xila Pihlström (Helsinki, Finlandia, 1962a) euskal herritar eta suomitar kultur eragilea da. Gaur egun Donostian bizi da, eta turista-gidari egiten du lan. Horrez gain, Gipuzkoan egoitza duen Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkarteko lehendakaria da.

Elkarte hori 2000n sortu zuten Mia Rissanenek, Joseba Ossak eta hirurek, Finlandiako eta Euskal Herriko jendea eta kultura batzeko asmoz. Elkarteko kideekin elkarlanean Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja hiztegi elebiduna sortzeari ekin zioten. 2012an argitaratu zuten lehen edizioa, 8700 sarreraduna.[1][2] 2015ean argitaratutako hiztegiaren bigarren edizioak 9.000 sarrera ditu.[3]

2008an Pihlströmek Paavo Cajander finlandiar idazlearen Gure Herria (finlandieraz: Maame) poesia-liburua euskaratu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Alustiza, Maite (2017-12-12) «Xila Pihlstrom eta Mika Marenk, Suomitar Elkarteko kideak: “Hemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago”» Berria https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2017-12-12/hemen_hizkuntza_ez_indoeuroparrarekiko_interes_handia_dago.htm. Noiz kontsultatua: 2017-12-12 .
  2.   Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkartea Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja (1. argitaraldia) (2012(e)an argitaratua) ISBN 9788415508236 .
  3.   Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkartea Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja (2. argitaraldia) (2015(e)an argitaratua) ISBN 9788415508236 .
  4.   «Xila Pihlstrom» Nor da Nor, euskal itzulpengintzaren datu-basea http://nordanor.eus/nor?id=1605. Noiz kontsultatua: 2017-12-12 .