Ximian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ximian Linux eta UNIXentzat GNOMEn oinarritutako mahaigaineko aplikazio libreak sortzeko konpainia bat da. Ximian (lehenago Helix Code, eta hau baina lehenago International Gnome Support bezala ezagutua, nahiz eta azken hau konpainiaren planifikazio garaian besterik erabili ez) Miguel de Icazak eta Nat Friedman-ek fundatu zuten 1999ko Urrian, eta Novellek erosi zuen 2003ko abuztuan. Novell-ek Ximianen lan eta proiektuak garatzen jarraitzen du Ximian izenpean, Novell beraren beste programa batzuekin bat, Groupwise, Zenworks eta Hularekin.

Ximianek produktu berriak eta existitzen ziren beste batzuk garatu ditu. Produktu hauek Ximian Desktop produktuan datoz, edozein erabiltzaile bere enpresarako beharko zituen hainbat produktu librerekin batera. "Ximianizatutako" GNOME, OpenOffice.org, eta Gaim beste programa berrikin nahastuta dator produktu hortan. Honako hauek kasu:

Ximian Desktop Linux Consortium-en fundatzaileetako bat izan zen eta Monoren garapenaz arduratzen da, Microsoft .NETen ordezko software librea.

Ximianen fundatzaileez gain, Novellek beste hainbat garatzaileri lana ematen dio, Dave Camp, Robert Love, Federico Mena, edo Joe Shaw barne.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]