Xingola Horia Operazioa

Xingola Horia Operazioa (ingelesez Operation Yellow Ribbon) Kanadako gobernuak 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorioz desbideratutako hegaldiak jasotzeko antolatutako operazioa izan zen. Operazio hau AEBetako Hegazkintza Administrazio Federalak (FAA) herrialdearen aire-eremuak dauden hegazkin guztiek lur hartzeko agindua eman zuenean hasi zen Xingola Horia operazioa. AEBetara zihoazen edo bertatik irteten ziren hegaldiak Kanadako aireportuetara desbideratu ziren.
Operazioan zehar, hegaldi guztiak bertan behera utzi ziren (polizia eta hegaldi militarrak izan ezik). Historian lehen aldia izan zen Kanadak bere aire-eremua itxi zuela. Operazioaren ondorioz, 255 hegazkin herrialdeko 15 aireportu ezberdinetara desbideratu ziren.
Desbideratutako hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondorengo taulak aireportu bakoitzak jaso zituen hegaldi kopurua azaltzen da. 225-250 hegaldi jaso ziren eta 40.000 bidaiari inguru.
Aireportua | Aireportu kodea | Hegazkin kopurua |
---|---|---|
Halifax nazioarteko aireportua | YHZ | 47 |
Gander nazioarteko aireportua | YQX | 38 |
Vancouver nazioarteko aireportua | YVR | 34 |
St. John's nazioarteko aireportua | YYT | 21 |
Winnipeg nazioarteko aireportua | YWG | 15 |
Toronto-Pearson nazioarteko aireportua | YYZ | 14 |
Calgary nazioarteko aireportua | YYC | 13 |
Greater Moncton nazioarteko aireportua | YQM | 10 |
Montreal-Mirabel nazioarteko aireportua | YMX | 10 |
Stephenville nazioarteko aireportua | YJT | 8 |
Kanadako Aire Armadaren Goose Bay Basea | YYR | 7 |
Montréal-Dorval nazioarteko aireportua | YUL | 7 |
Edmonton nazioarteko aireportua | YEG | 6 |
John C. Munro Hamilton nazioarteko aireportua | YHM | 4 |
Erik Nielsen Whitehorse nazioarteko aireportua | YXY | 3 |
Deer Lake aireportua | YDF | 1 |
Yellowknife aireportua | YZF | 1 |
Guztira | 239 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ NAV CANADA and the 9/11 Crisis. NAV CANADA 2009 (Noiz kontsultatua: 2009-03-19).