United Airlinesen 175 hegaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
UA175 path.svg
United Airlinesen 175 hegaldiaren ibilbidea
Bahiketaren laburpena
Data 2001eko irailaren 11a
Tokia World Trade Center
Bidaiariak 56 (5 bahitzaile eta 9 tripulazio)
Hegazkin mota Boeing 767
Jatorria Boston
Helmuga Los Angeles

United Airlinesen 175 hegaldia Ameriketako Estatu Batuetan egon zen hegaldi komertziala zen. Bostongo Logan nazioarteko aireportutik irten eta Los Angeles zuen helburu. Al Kaidako 5 terroristen hegazkina bahitu zuten eta WTCeko Hego Dorrearen aurka jo zuten hegazkina bidaiari guztiekin. Bahiketa hau 11-Seko atentatuetan parte hartu zuen hegaldietako bat izan zen.

Hegazkina goizeko 09:05etan egin zuen talka New Yorkeko World Trade Centerko Hego Dorrearen aurka. Hegazkineko 65 pertsonak hil ziren terroristak barne.

Bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizeko 8:52tan, Peter Hanson bidaiariak, bahituak izan zirela ikusita bere aitari deitu zion hegazkinetik telefonoz airelineari eta polizia bahiketaz ohartarazteko[1]. Beranduago 9:00etan, hegazkinak talka egin baina 5 minutu lehenago, berriz telefonoz deitu zion. Mezuak honakoa zioen:

"Hau okerrera doa, aita. Azafata bat labankatu dute. Dirudienez labanak eta borra bat dute. Lehergailu bat dutela diote. Hegazkinean oso gaizki gaude. Bidaiariak botaka egiten ari dira edo goragalea dute. Hegazkinaren astinaldi asko sentitzen ditugu. Uste dut pilotuak ez duela hegazkina gidatzen. Jaisten ari gara. Uste dut Chicagora edo antzeko leku batera goazela eraikinen artean baikaude. Ez zaitez kezkatu, aita. Zerbait gertatzen bada, oso azkar izango da...Oh jainko maitea..., oh jainko maitea, oh jainko maitea[1]"

Deia moztu zenean, Hansonen aitak emakume bat entzun zuen oihuka[1].

Hegazkinean zihoazen terroristak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: United Airlinesen 175 hegaldia Aldatu lotura Wikidatan