Edukira joan

Yabakei zubia

Koordenatuak: 33°30′11″N 131°10′13″E / 33.50311°N 131.17014°E / 33.50311; 131.17014
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yabakei zubia
100 bridges in Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Ōita
Japoniako hiriaNakatsu
Kokapen fisikoaYabakei (en) Itzuli
Koordenatuak33°30′11″N 131°10′13″E / 33.50311°N 131.17014°E / 33.50311; 131.17014
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1923ko martxoa
Gurutzatzen duYamakuni River (en) Itzuli

Yabakei zubia (japonieraz: 耶馬渓橋 Yabakei-bashi?) Taishō Aroan eraikitako arku-zubi bat da, Yabakei arroilean, Nakatsu hirian (Ōita prefektura)[1]. Yamakuni ibaia zeharkatzen du eta Japoniako harrizko zubi luzeena da.[2]

Kultur ondare garrantzitsu izendaturik dago.[3]

Aonodōmon labarretako turismogunera iristeko eraiki zen[4]. 1920an hasi zituzten lanak eta 1923rako osatu zuten zubia[1]. 1999an berriztatze lanak egin zituzten.

116 metrotako luzera eta 4,5 metrotako zabalera ditu. Zortzi arku ditu.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Yabakei Gorge Oita | Japan Experience» www.japan-experience.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  2. (Ingelesez) «Yabakei Gorge Oita | Japan Experience» www.japan-experience.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  3. (Japonieraz) «耶馬渓橋» www.city-nakatsu.jp (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  4. «Yabakei gorge (Oita Prefecture) - Let's travel around Japan!» Let's travel around Japan (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]