Yahya Jammeh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yahya Jammeh
Yahya Jammeh.png
2. Gambiako presidentea

1996ko irailaren 29a - 2017ko urtarrilaren 19a
Dawda Jawara - Adama Barrow
Bizitza
Izen osoa Yahya Abdul-Aziz Jemus Junkung Jammeh
Jaiotza Kanilai (en) Itzuli1965eko maiatzaren 25a (55 urte)
Herrialdea  Gambia
Bizilekua Mongomo
Familia
Ama Q55810316
Ezkontidea(k) Zeineb Jammeh (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Jasotako sariak
Gradua koronel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Alliance for Patriotic Reorientation and Construction (en) Itzuli

Yahya Abdul-Aziz Jemus Junkung Jammeh (Kanilai, 1965eko maiatzaren 25a) gambiar politikari eta militar ohia da, Gambiako estatuburua 1994-2016 bitartean.

Agintaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an iritsi zen boterera, Dawda Jawara estatu kolpe baten bidez boteretik bota ostean.[1] Herritarren etorkizuna hobetuko zuela eta desberdintasun sozialak eta ustelkeria amaituko zituela zin egin zuen; errealitatea, ordea, oso desberdina izan zen.[2] 2001eko, 2006ko eta 2011ko hauteskundeak irabazi zituen, baina nazioarteko erakundeek ez zituzten emaitzak onartu, eta oposizioak diktadorea izatea leporatu zion.[3]

2016ko abenduaren 1ean, 22 urteren ondoren, oposizioak irabazi zituen bozak; Alderdi Demokratiko Batuaren presidentegai Adama Barrow nagusitu zitzaion Jammehi, botoen % 43,9 eskuratuta. Jammehek botoen % 40,4 lortu zituen, eta azaldu zuen porrota onartuko zuela. Gerora, iritzia aldatu, eta botereari eustea erabaki zuen. Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Batasunak hertsatu zuen boterea utz zezan. Azkenik, 2017ko urtarrilaren 20an amore eman zuen, eta herrialdetik joan zen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gambiako estatu kolpea zuzendu zuena presidente. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko uztailak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-8.
  2. Perez Zala, Ander. Bi presidente, estatu bat. Berria, 2017ko urtarrilak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-8.
  3. Rodriguez, Mikel. Gambiako Gobernuak ukatu egin du estatu-kolpe ahalegin bat gertatu dela. Berria, 2014ko abenduak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-8.
  4. Perez Zala, Ander. Jammehek amore eman du, eta Gambian aro politiko berri bat hasi da. Berria, 2017ko urtarrilak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]