Yakuza (filma)
| Yakuza (filma) | |
|---|---|
| Dave Grusinen filma | |
| Egilea(k) | Dave Grusin |
| Argitaratze-data | 1975 |
| Izenburua | The Yakuza |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa, ekintza-filma eta krimenezko filma |
| Iraupena | 107 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Malibu eta Japonia |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Sydney Pollack |
| Gidoigilea(k) | Paul Schrader Robert Towne |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Sydney Pollack |
| Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Toei Company (en) |
| Edizioa | Don Guidice (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Dave Grusin |
| Argazki-zuzendaria | Kōzō Okazaki (en) |
| Jantzi-diseinatzailea | Dorothy Jeakins |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Tokio |
Yakuza 1974ko Sydney Pollack estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko filma da. Robert Mitchum, Ken Takakura, Kishi Keiko eta Richard Jordan aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak ongi adierazten duen gisa, Japoniako yakuzari buruzko filma da; hala ere,Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Japonia AEBen okupazioa menpe zegoela-eta, japoniar usadiozko balioak eta mendebaldeko balioen arteko talka, eta 1970eko hamarkadaren hasierako Japoniaren arrakasta ekonomikoa ere agertzen ditu. Pelikulak honako gai hauek jorratzen ditu: zordun izatearen kontzeptua eta betebehar morala, familia eta lagunekiko leialtasuna, eta norberaren sakrifizioa, baita oraindik egun Japonian jazo ohi den talka edo kontrastea japoniar kultura klasikoaren eta mendebaldeko kultura modernoaren artean.
Nahiz eta filmak hasiera batean komertzialki porrot egin, denbora igaro ahala, kultuzko filma bilakatu da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harry Kilmer (Robert Mitchum) Japoniatik at denbora luzez egon ondoren, herrialde hartara itzuli eta George Tanner (Brian Keith) adiskideari bahitu dioten alaba erreskatatzen laguntzen dio. Bertan Eiko-rekin (Keiko Kishiuna), emaztea izan zuenarekin, berrelkartuko da, emaztearen neba Ken-ek hala eskatuta (Ken Takakura) han laga behar izan zuen emakumea. Kenek Kilmergorroto du estatubatuarra delako eta haren arrebarekin bizi zelako, baina, era berean, Bigarren Mundu Gerra ondorenean Kilmerrek Ken salbatu zuenez, harekin zorretan dago. Kilmerrek zor hori bere adiskidearen alaba topatzen lagunduz kita dezan eskatu dio Keni .
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Mitchum - Harry Kilmer
- Ken Takakura - Ken Tanaka
- Brian Keith - George Tanner
- Herb Edelman - Oliver Wheat
- Richard Jordan - Dusty
- Keiko Kishi - Eiko Tanaka
- Eiji Okada - Toshiro Tono
- James Shigeta - Goro
- Kyosuke Mashida - Jiro Kato
- Christina Kokubo - Hanako
- Eiji Go - Spider
- Lee Chirillo - Louise
- M. Hisaka - Novio
- William Ross – Tannerren zaindaria
- Akiyama – Tonoren zaindaria
- Harada – Goroko atezaina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yakuza filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1975eko filmak
- Sydney Pollackek zuzendutako filmak
- Paul Schraderrek idatzitako filmak
- Robert Townek idatzitako filmak
- Robert Mitchumek antzeztutako filmak
- Ken Takakurak antzeztutako filmak
- Brian Keithek antzeztutako filmak
- Herb Edelmanek antzeztutako filmak
- Eiji Okadak antzeztutako filmak
- Christina Kokubok antzeztutako filmak
- James Shigetak antzeztutako filmak
- Keiko Kishik antzeztutako filmak
- Sydney Pollackek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Japoniako filmak
- Neo-noir
- Yakuzari buruzko filmak
- Kyoton girotutako filmak
- Tokion girotutako filmak
- Kultuzko filmak
- Ingelesezko filmak
- Japonierazko filmak
- 1974ko filmak
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak
- Euskaratutako filmak