Dave Grusin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dave Grusin
Cruisin' for a Grusin.jpg
Bizitza
Jaiotza Littleton1934ko ekainaren 26a (83 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Colorado
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, kantugilea eta soinu banda konpositorea
Lan nabarmenak Dave Grusin and the NY-LA Dream Band
Dave Grusin Presents GRP All-Star Big Band Live!
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea GRP Records
IMDb nm0006115
http://davegrusin.com/

Robert David "Dave" Grusin (Littleton, Colorado, 1934ko ekainaren 26a) jazz eta jazz-fusio piano-jotzaile, moldatzaile eta musikagile Estatubatuarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Littleton, Coloradon, jaio eta hazi egin zen. Dave Grusinen aita musikaria zen, biolinista klasikoa. Aitak semea musika munduan sartzera bultzatu ziola esaten du Dave Grusinek. Semea, Dave, musika klasikoarekin hasi zuen bere musikari karrera University of Coloradon. Unibertsitatean Shorty Rogers, Shelly Mann, Dave Brubeck, Count Basie, Gerry Mulligan eta Chet Bakerren abestiak entzuten zituen Dave Grusinek eta Art Pepper, Terry Gibbs eta Anita O´Day musikariekin jotzen ibili zen. Horrela, bere jazz-zaletasuna sortu zen.

1959an, New Yorkera joan zen Manhattan School of Musicen ikastera eta hortik gutxira Andy Williamsentzat jo zuen eta Larry Rosen (Andy Williamsen bateria-jotzailea) ezagutu eta Larryren lagun-mina bihurtu zen.

Bere karrera bakartian Subways are For Sleeping,1962an, eta Strings and Moonligh, hurrengo urtekoa, album-ekin hasi zen eta Art Tatum, Bill Evans eta Red Garland musikarien abestiak entzunez gero, albumak egiteko inspirazioa lortu zuen. Bere unibertsitateko egonaldian Terry Gibbsekin eta Johnny Smithekin jo zuen.

1959tik 1966ra arte Andy Williamsentzat Piano-jotzaile eta musika-zuzendari bezala lan egin zuen eta hortik aurrera zinema eta telebistarako soinu-bandak egiten hasi zen. 1964an Andy Williamsek emandako musika-zuzendaria lana utzi eta Norman Lear eta Bud Yorkinen "Divorce American Style" soinu-banda konposatu zuen 1965ean. Hortik aurrera hogeita hamar soinu-banda inguru konposatu zituen.

1960an Benny Goodmanekin grabatu zuen eta 1960ko hamarkadaren lehen urteetan, Hard bop talde batekin grabatu zuen. Boskote batekin jo zuen Thad Jones eta Frank Fosterrekin batera. 1970garren hamarkadaren lehen urteetan zenbait konponketak egin eta Sarah Vaughan, Quincy Jones eta Carmen McRaeekin grabatu zuen. 1970garren hamarkadan teklatu elektrikoak jo zituen Gerry Mulligan eta Lee Ritenourekin.

GRP Records sortzera lagundu zuen, jazz-garaikide eta fusio konpainia onena izatera pasatu zen. 1980. eta 1990. hamarkadetan grabatzen segitu zuen zenbait orkestra-sinfonikorekin. GRP Big Band delakoa ere zuzendu zuen, "The Fabolous Baker Boys" soinu-banda zuzentzen.

Bere hurrengo lana 2011n izan zen, "An Evening with Dave Grusin". zuzenean grabatutako albuma eta DVDa egin zuen Henry Mancini Institute Orchestrarekin bere karreran zehar lehenagotik erabilitako abestiak jotzen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzaile nagusi legez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzaile laguntzaile legez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmetako soinu-bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]