Yomiuri Giants

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Yomiuri Giants
Aurreko izenak Great Japan Tokyo Baseball Club (1934–1935)
Tokyo Kyojin (1936–1946)
Ezizenak Kyojin (巨人, erraldoia)
Sorrera 1934
Liga Erdialdeko Liga
Estadio Tokyo Dome
Irekiera 1988
Edukiera 55.000
Presidente Japonia Yomiuri taldea
Managerra Japonia Tatsunori Hara
Webgune ofiziala
Tokyo Dome estadioa.
Giants aoki43.jpg

Yomiuri Giants (読売ジャイアンツ Yomiuri Jaiantsu?) Japoniako beisbol talde arrakastatsuena da, Bunkyō (Tokio) hirikoa. Japoniako Serieak 22 aldiz irabazi ditu eta Erdialdeko Liga 35 aldiz. Yomiuri taldeak ematen dio izena, bi egunkari eta telebista katea dituen telekomunikazio taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun bizirik dirauen Japoniako beisbol talde zaharrena da. Lefty O'Doul beisbol jokalari amerikar handiak jarri zien Tokyo Giants izena, garai hartan nagusi zen New York (gaur egun San Francisco) Giants taldeari erreferentzia eginez. Kolore laranja eta beltza ere hortik datorkio, New York Giantsen koloreak baitziren.

1934 urtean eratu zen taldea Great Japan Tokyo Baseball Club eta berehala lortu zituen emaitza bikainak, Japoniako liga 9 aldiz irabazi baitzuen 1949 artean. 1950 urtean liga profesionala eratu zen eta Yomiuri Giantsek 1951ean lortu zuen garaipena, bai eta Japoniako Serietan ere.

Bereziki onak izan zituen 1961 eta 1973 arteko urteak, 11 Serie eta Erdialdeko 11 liga irabazi baitzituen, 9 jarraian bietan ere. 80 eta 90 hamarkadetan apalago ibili ondoren mende berrian talde indartsua osatu du eta azkenengo tituluak 2012ko Japongo Serieak eta 2014ko Erdialdeko liga ditu.

Japoniako taldea eta ustelkeria zantzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniarren %50-aren talde gustokoena da. Palmares itzelaz gain komunikazio talde indartsu baten eragina ere nabaria izan da honetan.

Aldi berean jokalari onenak eskuratzeko jarduera ilunak egotzi izan dizkiote gainerako taldeek.

Futbol taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an Japoniako futbol selekzioak Olinpiar Jokoetan lorturiko brontzezko dominak animatuta 1969an Tokion futbol taldea sortzea erabaki zen. Yomiuri Giants-ek Yomiuri Football Club taldea sortzea erabaki zuen, gaur egun Tokyo Verdy izena dauka.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Japoniako Serieak (22): 1951, 1952, 1953, 1955, 1961, 1963, 1965, 1966, 1967, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1981, 1989, 1994, 2000, 2002, 2009, 2012.
    • Japoniako beisbol liga (9): 1936, 1937, 1938, 1939, 1940, 1941, 1942, 1943, 1949.
  • Erdialdeko Liga (35): 1951, 1952, 1953, 1955, 1956, 1957, 1958, 1959, 1961, 1963, 1965, 1966, 1967, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1976, 1977, 1981, 1983, 1987, 1989, 1990, 1994, 1996, 2000, 2002, 2007, 2008, 2009, 2012, 2013, 2014.

Erretiraturiko zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1 Taiwan Sadaharu Oh (王 貞治)
  • 3 Japonia Shigeo Nagashima (長嶋 茂雄)
  • 4 Japonia Toshio Kurosawa (黒沢 俊夫)
  • 14 Japonia Eiji Sawamura (沢村 栄治)
  • 16 Japonia Tetsuharu Kawakami (川上 哲治)
  • 34 Japonia Masaichi Kaneda (金田 正一)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yomiuri Giants Aldatu lotura Wikidatan