Yuna Kim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yuna Kim


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaBucheon (en) Itzuli1990eko irailaren 5a (33 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Familia
Ezkontidea(k)Ko Woo-rim (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKoreako Unibertsitatea
Mariposa School of Skating (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko patinatzaile artistikoa eta idazlea
Altuera164 zentimetro
Enplegatzailea(k)Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa

IMDB: nm2960824 Twitter: Yunaaaa Instagram: yunakim Musicbrainz: 6cee668c-05c2-4b85-a893-4743c93980f7 Olympic.org: yuna-kim Edit the value on Wikidata
Hau korear izena da, abizena Kim du.

Yuna Kim (Hangul김연아; Hanja金姸兒; RRGim Yeon-a; Bucheon, 1990eko irailaren 5a) hegokorear izotz gaineko patinatzailea da.[1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoetako txapeldun olinpikoa izan zen 2010ean, txapeldunorde olinpikoa 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan, munduko txapelketa 2009an eta 2013an, Lau Kontinenteetako txapelketa 2009an, Grand Prixeko finala hirutan (2006- 2007, 2007- 2008, 2009 – 2010), Junior mailako munduko txapelketa 2006an, Hego Koreako izotz gaineko Junior Grand Prixeko finala 2005-2006an, eta Hego Koreako patinaje txapelketa nazionala ere bai.[1]

Mundu mailako errekorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan urtez urte errekorrak egiten zituen. Hauek izan ziren guztira konbinatutako puntuazioak. 2009an lehenengo errekorra egin zuen, 207.71ko puntuazioarekin. Urte berean, Trophée Éric Bompard txapelketan, berriz ere bere errekorra egin zuen 210.03ko puntuazioarekin. 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan 228.56ko puntuazioarekin berriz ere errekorra aputu zuen. Programa laburretan ere errekorrak egin zituen, adibidez, 2007an 71.95eko puntuazioarekin errekorra egin zuten. 2009 Lau Kontinenteetako txapelketetan bere aurreko errekorra batitu zuen. Urte berean beste bi aldiz hobetu zuen bere errekorra, Munduko txapelketan eta Skate Amerikako txapelketan. 2010ko Neguko Olinpiar Jokoetan, beste behin, 78.50eko puntuazioarekin. Errusiako kopan 133.70ko puntuazioa lortu zuen. 2009ko Trophée Éric Bompardan 133.95 puntuazioa lortu zuen. Neguko Olinpiadetan Kim lehen dama izan zen patinatzeko 150 puntutik gora jotzen. 2006an 60.86ko puntuazioa lortu zuen. Emakumezkoen junior patinaje libreko errekorra egin zuen 14 urterekin 101.32ko puntuazioa lortuz.[1]

Erregistro guztiak konbinatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Puntuazioa
Munduko txapelketa 2009 207.71
Trophée Éric Bompard 2009 210.03
Neguko Olinpiar Jokoak 2010 228.56

Programa laburren erregistroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Puntuazioa
Munduko txapelketa 2007 71.95
Lau kontinenteko txapelketa 2009 72.24
Munduko txapelketa 2009 76.12
Skate Amerika 2009 76.28
Neguko Olinpiar Jokoak 2010 78.50

Patinaje libreko erregistroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Puntuazioa
Neguko Olinpiadak 2010 150.06
Trophée Éric Bompard 2009 133.95
Errusiako kopa 2007 133.70

Emakumezkoen programa laburren erregistroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Puntuazioa
Munduko Junior txapelketa 2006 60.86

Junior emakumezkoen patinaje libreko errekorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Puntuazioa
ISUko Junior Sari Nagusia, Hungaria 2004 101.32

[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Yuna Kim. 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]