Yup, la, la!
Yup, la, la! | |
---|---|
![]() | |
Etxamendi eta Larralderen musika-lana | |
Egilea(k) | Etxamendi eta Larralde |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | Yup, la, la! |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | folk musika eta protesta abestia |
Iraupena | 130 segundo |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marty Robbins |
Argumentu nagusia | Ogro operazioa |
![]() |
Yup, la, la! (batzuetan, Voló, Carrero voló) Espainiako trantsizio urteetan (eta baita aurreko eta hurrengokoetan) bereziki Hego Euskal Herrian oso ezaguna izan zen abesti bat da[1][2]. Abesti honetan, Luis Carrero Blanco, Francisco Franco eta gero, orduko Espainiako pertsonarik boteretsuenaren zenaren erailketa goraipatzen da era metaforiko eta umoretsuan. Ohikoa zen abestiak daukan "Yup!" edo "Eup!" oihuaren ostean, jertseak edo txapelak airera botatzea.
Abestiaren letra ezberdinen egileak ezezagunak dira. Musika Marty Robbinsek egin zuen, western estiloko abesti ezaguna, eta euskarazko lehen bertsioa Etxamendi eta Larraldek egin zuten[3].
Horrezkero bertsio ezberdinak egin dira, besteak beste rock estilokoak diren Banda Batxoki[4] edo Soakena[5].
Abestiaren letra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorrizko letra, Etxamendi eta Larralderenak, honako esaldia du:
« |
In nomine Patri et Filii. |
» |
Hego Euskal Herrian, hala ere, beste bertsio bat hedatu zen, gaztelaniaz.
« |
Siendo Carrero ministro naval |
» |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Voló, Carrero voló» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La bomba que socavó el franquismo» El Correo 2013-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ Yup lala (Etxamendi eta Larralde). (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ Banda Batxoki - Herrikoia (Voló, voló, Carrero voló). (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ Soak - Carrero Blanco. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).