Banda Batxoki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Banda Batxoki, txantreako musika talde punkomunista, horrela definitu dute haien burua behin baino gehiagotan. 2000 urtean sortua, nahiz eta publikoki 2002 urtean kontzertuak ematen hasi. Lehenengo kontzertua 2002ko martxoaren 23an eskaini zuten, Txantreako "Ezkaba" gaztetxean, Gura eta Erre zetak taldeekin batera. Kontzertu hartan "talde sorpresa" iragarrita zegoen, eta sorpresa Banda Batxokiren lehen agerpena izan zen, gehien bat haien partaideak nahiko ezagunak zirelako auzoko herri mugimenduan eta 2000 urtetik entsaiatzen ari zirelako zurrumurrua zegoelako. Hortik aurrera "kinki tour" izeneko birari hasiera eman zioten, Kematxen taldearekin batera, eta horrela hasi ziren Euskal Herrian zehar jotzen eta ezagutzera ematen: Leioa, Ibarra, Iruñerria (Donibane auzoko festak, San Fermin, Antsoaingo festak, Txantreako eguna...) eta Madrilgo Navalkejigo herri okupatuan ere kontzertua eskaini zuten 2002ko azaroan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]