Zabala aterpea (Guadarrama)

Koordenatuak: 40°50′14″N 3°57′31″W / 40.8371°N 3.9585°W / 40.8371; -3.9585
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zabala aterpea (Guadarrama)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaRascafría
Koordenatuak40°50′14″N 3°57′31″W / 40.8371°N 3.9585°W / 40.8371; -3.9585
Map
Altitudea2.075 m, itsas mailaren gainetik
Inaugurazioa1927ko urriaren 2a
Zabala aterpearen ingurua. Eskuinean Peñaclararen Laguna Chica aintzira ikus daiteke.

Zabala aterpea Peñalara mendiko zirkuan, Guadarramako mendilerroan, dagoen mendiko aterpea da, Madrilgo Erkidegoan (Espainian). Administratiboki Rascafría herrian dago. 2075 metrotan dago, Hermana Mayor izeneko mendiaren oinarrian, Peñaclara parke naturalean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aterpea Julián Delgado Úbeda arkitektoaren lana da. Inaugurazioa Peñalara Elkarteak 1927ko urriaren 2an egin zuen.[1] Aterpearen izena José Fernández Zabala mendizale madrildarraren omenez eman zitzaion. Lanerako granito eta hormigoi erabili zen. Gainean erabiltzen ez den tximinia du eta aizea neurtzeko ekipoa.

1969tik 1999ra Valcotos eski-estazioak funtzionatu zuen. Urte horietan aterpean materialak gordetzeko erabili zen. Aterpean Zabala izeneko pista hasten zen.

Gaur egun, pista itxi ondoren, aterpeak bi alde ditu: bat material biltzeko erabiltzen da; bestea publikoaren erabilerari irekita dago. Bigarren alde hori oso txikia da eta, eguraldi txarraren aurrean, babesa emateko pentsatuta dago.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]