Zakilaren leize-gorputz
Zakilaren leize-gorputz | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | giza zakila |
Identifikadoreak | |
Latinez | corpus cavernosum penis |
TA | A09.4.01.014 |
FMA | 19618 |
Terminologia anatomikoa |
Zakilaren leize-gorputza[1] belaki baten moduko egitura duen zutitze-ehun bat da, zakilaren leize-gorputzetan dagoen bietako bat[2][3]. Erekzio batean zakilean sartzen den odol gehiena, bertan metatzen da. Leize-gorputz hau emeen klitoriaren leize-groputzaren homologoa da. Emeen klitoriak egitura berbera du leize-gorputz pare batekin.
Anatomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zakilaren leize-gorputz bikotea eta bien ondoan dagoen zakilaren gorputz arola (corpus spongiosum edo corpus cavernosum urethrae testu zientifikoetan) giza zakil osoan zehar hedatzen diren hiru zutitze-ehun dira, erekzioa ematen denean odolez betetzen direnak. Bi leize-gorputzak zakilaren alboetan daude, pubis-hezuretik zakilaren burura. Buruan elkartzen dira biak. Egitura hauek belaki baten antzeko itxura dute, trabekulaz beteta; trabekulak odolez betetzen diren hutsuneak dira, endotelioarekin lerrokatuta eta euren artean ehun konektibo septoekin[4]. Gizonen anatomian ez dago bestibuluaren erraboilik, baizik eta zakilaren gorputz arola, zakilaren beheko aldean. Honen barrutik igarotzen da uretra.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Giza anatomiako atlasa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2014 ISBN 9788498609677. PMC 892534072..
- ↑ Werner., Lierse,. (1987). Applied Anatomy of the Pelvis. Springer Berlin Heidelberg ISBN 9783642713682. PMC 851786111..
- ↑ Comparative reproductive biology. (1st ed. argitaraldia) Blackwell Pub 2007 ISBN 9780470390290. PMC 232612140..
- ↑ «Understanding a man's erection» www.whitelotuseast.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).