Edukira joan

Zaldi-lasterketa. Irteera baino lehen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldi-lasterketa. Irteera baino lehen
(
Course de gentlemen. Avant le départ)
Jatorria
Sortzailea(k)Edgar Degas
Sorrera-urtea1862
IzenburuaAmateur-jockeys voor de start eta Gentlemen riders before the start
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak48 (altuera) × 61 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 1982
JabeaIsaac de Camondo

Zaldi-lasterketa. Irteera baino lehen (frantsesez Course de gentlemen. Avant le départ) Edgar Degas margolariak 1862an egin zuen olio-pinturaz oihal gainean egin zuen margolana da. Gaur egun Parisko Orsay museoan ikus daiteke.

Zaldi-lasterketen gaia gustukoa zuen Degasek. Lan horietan mugimendua jasotzeari garrantzi handia ematen zion. Lan honetan irteera aurreko unea jaso zuen. Lehen planoan zaldiak eta jockeyak haien koloretako arropekin ikusten ditugu. Atzean, ikusleak ilara batean agertzen dira; garai haietan kirol-ekintza horietan klase sozial desberdinetako pertsonak biltzen ziren. Atzealdean larrea eta, urrutiago, lantegi batzuen suburuak. Margolanaren goiko aldea zeru lainotsua ikus daiteke.[1] Margolanak argazkiaren kutsua erakusten du, espontaneotasuna. Laukitzeak nahierakoa ematen du; esaterako, eskuineko zaldia moztuta agertzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Christa von Lengerke, «Del Impresionismo al Art Nouveau» en Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 494 or., ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]