Zaldua leinua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zaldua Lapurdiko bizkondeen familia bat izan zen (frantsesez, Sault). XII. mendean Arbelako bizkonde-familiarekin lotu zen ezkontzaz. Arnaldo Bertrand Lapurdiko kondea (1170-1192) Baionatik kanporatu zuten ingelesek, eta ordutik aurrera Uztaritzen egokitu zen Zalduia familia. Gilen Raimundo izan zen azken bizkondea (1192-1193). Lapurdiko bizkondearen titulua nafar koroari eta subiranotasunari loturik sortu zen, eta agintari ingeles-akitaniarrek, Baionatik hura kanporatu ondoren, baile bat ezarri zuten Lapurdin ordutik aurrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]