Edukira joan

Zamarra eta Aterkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zamarra eta Aterkia
Datuak
JatorriaLekunberri (Nafarroa)
 Euskal Herria
Musika motaJazz-pop
Urteak2014 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gaztelupeko Hotsak
Taldekideak
Xabier Zamargilea
Manex Albira
Beñat Artze
Miren Aranguren
Lehengo taldekideak
Igor de Castro, Jorge Abadias, Carlos Quilez, David Burgui

Zamarra eta Aterkia Nafarroa Garaiko Lekunberrin 2014an sortutako jazz-pop musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990 hamarkadan Xabier Zamargilea hainbat taldetan ibili zen (Lekunberriko "Zata" eta Iruñeko "Diot") baina hamar urtez musika mundutik kanpora ibili ondoren berriz abestiak egiteari ekin zion.

Armoniarik berezienaren bilaketan urteak esperimentatzen aritu ondoren Zamarra eta Aterkia izena ezarri zion (Zamargilea, abizenetik hartua) egindako abesti batzuekin sorturiko proiektuari eta Jorge Abadias gitarra irakaslearekin eta Igor De Castro bateri-jolearekin batera "Lotara" maketa atera zuen.

Hainbat kontzertu egin ondoren Jorgek atzerrira egin zuen alde eta kide berriekin ( Beñat Artze baterian eta David Burgui kitarran) "Laberintorik ez da irteerarik gabe" izeneko bigarren maketa bat egin zuen.

Beñat Artze proiektuan inplikatu eta gero, Mañex Albira multi-instrumentista proiektuan sartu zen eta 2017an bi kide berriekin batera taldearen lehen diska grabatu zuen, aurreko maketatan oinarritutako errepertorioarekin: "Beharbada bai, beharbada ez" izenekoa, autoekoiztua "Gaztelupeko Hotsak" zigiluaren laguntzarekin. Diska horretan jazz-etik gertu izan daitezkeen armoniak eta melodiak , beti ere, beste hainbat estiloekin elkar ukituz etengabean(pop-a, regge, brasildarra..). Hitzetan errealitatearen irakurketa poetikoa egin zuen, surrealismo eta umore dosi handiz bustirik.Aipatzekoa da diskaren lanketan Manex Albirak taldearen produktore lanetan buruturiko aportazioa, Zamargilearen ideia musikalei nolabaiteko koherentzia eta indarra gehituz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lotara (2014) - maketa
  • Laberintorik ez da irteerarik gabe (2016) -maketa
  • Beharbada bai, beharbada ez (2017, Gaztelupeko Hotsak)[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Beharbada bai, beharbada ez. (Noiz kontsultatua: 2017-05-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]