Zarikiegi

Koordenatuak: 42°44′51″N 1°43′22″W / 42.7475°N 1.7227777777778°W / 42.7475; -1.7227777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarikiegi
 Euskal Herria
San Andres elizaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Nafarroa

| herrialde bandera2 | izena = Nafarroa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaZizur zendea
Administrazioa
Posta kodea31190
Herritarrazarikiegiar
Geografia
Koordenatuak42°44′51″N 1°43′22″W / 42.7475°N 1.7227777777778°W / 42.7475; -1.7227777777778
Demografia
Biztanleria178 (2020:  −5)

Zarikiegi Zizur Zendeako kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 154 biztanle ditu. Nafarroako hiriburutik hamaika kilometrora dago, Erreniega mendikatearen lehen maldetan eta itsasoaren mailatik 630 metro ingurura.

Inguru naturala eta kokapena

Zarikiegi A-12 errepidearen ekialdean dago, iparraldean Gendulaineko herri hustuarekin egiten du muga, ekialdean Muru-Astrainekin, hegoaldean Erreniega mendiarekin, eta ekialdean Espartza eta Arlegirekin. Azken bi hauek Galar Zendeako kontzejuak dira.

Demografia eta biztanleria

Zarikiegiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
48 73 96 106 114 117 139 154

Ondarea

San Andres eliza erromanikoa. XIII. mendean egindako eraikina da eta Donejakue bidea albotik igarotzen denez, historian zehar erromesen geralekua izan da. Eliza nabe bakarrekoa da eta gurutzeria bakaneko harlandua dauka. Portada erromanikoa, landare itxurako kapitelak dauzka alboetan.

Eliza barruan, XVII. mendearen hasierako erretaula nagusi erromanista dago.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Kontzejuaren hegoaldean, Erreniega mendian, Nafarroako gobernuak eraikitako parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 20,30 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Jaiak eta ospakizunak

Zarikiegiko jaiak ekaineko azken aurreko asteburuan ospatzen dira.

Kanpo loturak


Zizur Zendea
Astrain | Baternain | Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia
Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa