A-12
| Donejakue Bidearen Autobia | |
|---|---|
| Identifikazioa | |
| Izen ofiziala | Donejakue Bidearen Autobia |
| Identifikadorea | |
| Ibilbidea | |
| Hasiera | Iruñea |
| Amaiera | Burgos |
| Deskribapena | |
| Mota | Autobia |
| Luzera | 171,9 km |
| Administrazioa | |
| Jabea | |
| Sarea | |
Donejakue Bidearen autobia Euskal Herriko eta Espainiako autobia bat da, Nafarroa, Errioxa, eta Gaztela eta Leon lurraldeetan kokatuta. Iruñea eta Burgos lotzen dituena, Logroño bidez. Bere izena Donejakue bideatik jasotzen du.
Nafarroako Gobernuak 2004 eta 2006 urteen artean eraiki zuen, N-111 errepide nazionala ordeztuz Iruñea eta Viana artean eta gaur egun NA-1110 errepidea deiturikoa.[1] Bestalde, Espainiako Gobernuari dagokion zatia gauzatze maila ezberdinak aurkizten durena Erriozan eta Burgosen. Alde batetik, Errioxan zehar, lanetan dagoen tarteune bat izan ezik, gainontzeko tarteuneak amaituta eta zerbitzuan daude, azkenekoa Ebro ibaia zeharkatzeko eraikitako zubia izan zelarik. Burgoseko probintzian, aldiz, ez dago ezta tarteune bat zerbitzuan.[2] 2015ean Burgos eta Ibeas de Juarros arteko tarteunea eraikizten hasi eta denbora gutxira lanak bertan behera utzi ziren.[3]
Autobia bi zatitan bananduta dago, bata Iruñetik Logroño ekialdera eta beste bat Logroño mendebaldetik Burgosera. eta bi zatiak Logroñoko ingurubide gisa egiten duen LO-20 autobiaz elkartuta daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]N-111 errepideak Medinaceli eta Iruñea lotzen zituen Soria, Logroño eta Lizarratik. Iruñea Lizarraldearekin eta Errioxarekin lotzeko, errepide zaharra bitan banatzea erabaki zen, trazadura berri baten bidez. Gainera, etorkizunean, Burgosekin eta Gaztelako lautadarekin konektatu ahal izango litzateke, A-1 eko bidesari garestia saihestuz (gaur egun doakoa da) edo Madrilerantz, Soria eta Logroñotik barrena, A-13 koa baino gehiago.
Zerbitzuan jarri zen lehen tartea Garesko saihesbidea izan zen, 2004an, Zizur Nagusia eta Gares arteko zatiarekin batera, Erreniegako tunelak izan ezik, urtebete geroago ireki zirenak, Gares-Lizarra zatiarekin batera. 2006an amaitu zen euskal autobiaren eraikuntza, Lizarra eta Viana arteko tarteekin, Ebro ibaia zeharkatu eta Espainiako lurraldean sartzen den 6 kilometro eskaseko azken zatia egiteko zain, 2015ean eraikin zelarik.
Nafarroako tarteune guztiak itzalpeko bidesari bitartez ustiatzen da. Honen bidez, autobiatik garraiatzen diren erabiltzaileek ez dute bidesaririk ordaindu behar, baina ordez, Nafarrako Gobernuak, aurrekontuen bitartez, errepidearen erabileraren araberako kanon bat ordaintzen dio emakidadunari, kasu honetan Autovía del Camino S.A. Nafarroan eraikuntza mota hau erabiltzen den lehen aldia izan zen, geroago Iruñea eta Jaka lotuko dituen A-21 autobiaren nafar tarteuneak eta Nafarroako ubidearen lehen fasea eta bere luzapenak eraikitzeko ere erabili egin zen.[4]
Tarte horretarako kontratuak 30 urteko iraupena du, 2034ra arte. Autobia honen emakida-kontratua Nafarroako historian esleitutako azpiegitura baten emakida-kontraturik handiena da. Comptoseko Ganberak aitortu egin du Nafarroak autobiaren kostean hirukoitza bukatuko duela ordaintzen aitortu du, 1.200 milioi euro inguru ordainduko baititu 389 milioi euro kostatu zuen errepidearengatik.[5]
Sozietate emakidadunari Autovía del Camino S.A deitzen zaio hasieran; akziodunak Nafarroako Kutxa Korporazioa, FCC Construcción SA eta Nafarroa Eraikuntza Enpresak ziren. 2009ko maiatzaren 29an, FCC Construcción S.A enpresaren akzioak Globalvia Infraestructuras SAUri eskualdatu zitzaizkion, eta FCC Construcción S.A eta Bankia enpresek ere parte hartu zuten.[6]
2010eko irailaren 9an, Autovía del Camino SAren kapital sozialaren% 80 ordezkatzen zuten akzioak eskualdatu ziren Deutsche Bankek kudeatutako funts baten alde, Herbeheretan helbideratutako Infraestructuras Panther B.V. sozietatearen bidez, eta sozietatearen akziodunen osaera honela geratu zen:[7]
- Infraestructuras Panther B.V. (% 80)
- Grupo Corporación Empresarial de la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra (% 10,91)
- Globalvia Infraestructuras S.A.U. (% 9,09)
Nafarroako Gobernuaren arabera, atzerriko multinazionalen interesak erakusten du bidesari sistema egokia dela.[8]
Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako tarteak kontraste handia du Nafarroakoarekin, izan ere, bete beharko lukeen distantziaren erdia baino ez du betetzen, atzerapenak eta 2008ko krisialdi ekonomikoa dela eta. Nafarroako 74 kilometroko tarteuneak 3 urtetan egin bazen ere, 2025erako Espainiakoa, 32 kilometrorekin, 13 urtetan egin da, eta ibilbidearen erdia falta da oraindik. Lehen tartea 1999koa da, eta Logroñoko ingurubidea edo LO-20 deritzo. Ondoren, Navarreteko aldaera, 2002an, Navarrete-Naiara 2007an eta Naiara-Hormilla, urtebete geroago. 2012an Hervias eta Ozkabarte arteko tartea inauguratu zen, eta handik bi urtera Hormilla-Hervias etorri zen. Orain arte inauguratutako azken zatia Viana-Logroño da, 2015ean, Espainiako Gobernuak Nafarroarekin negoziazioetan izandako atzerapenaren ondorioz.
Tarteuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izena | Tarteunea | Egoera (2025) | Luzera (km) |
|---|---|---|---|
| Zizur Nagusia A-15 - Gares | 2005[9] | 11,7 | |
| Garesko Saihesbidea | 2004[10] | 6,9 | |
| Gares - Lizarra | 2005[11] | 12,3 | |
| Lizarra - Los Arcos | 2006[12] | 14 | |
| Los Arcos - Viana | 2006[13] | 14 | |
| Viana - Logroñoko Ingurabidea LO-20 | 2015[14] | 6,5 | |
| Logroñoko Ingurabidea - Navarrete LO-20 | 1999[15] | 8 | |
| Navarreteko Saihesbidea | 2002[15] | 5,5 | |
| Navarrete - Naiara | 2007[16] | 9,5 | |
| Naiara - Hormilla | 2008[17] | 3,71 | |
| Hormilla - Hervías | 2014[15] | 11,1 | |
| Hervías - Santo Domingo de la Calzada | 2012[18] | 10,6 | |
| Santo Domingo de la Calzada – Villamayor del Río | Lanean: (Lan amaitzea: 2026)[19] | 14,4 | |
| Villamayor del Río – Villafranca Montes de Oca | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[20] | 16,6 | |
| Villafranca Montes de Oca – Ibeas de Juarros | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[21] | 23,5 | |
| Ibeas de Juarros – Burgos BU-30 | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[22] | 4,2 |
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Press, Europa. (2006-09-27). «Finalizada la autovía del Camino, en Navarra, con la inauguración del último tramo entre Los Arcos-Eje del Ebro» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Maite. (2015-03-31). «El enlace con La Rioja se abre 9 años después que la A-12» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Burgos, Diario de. (2025-06-27). «Una década perdida en la autovía A-12 entre Burgos y Logroño» Diario de Burgos (kontsulta data: 2025-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irisarri, A.. (2023-12-04). «Navarra todavía tiene que pagar 1.585 millones por las cuatro grandes obras con peaje en sombra» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernandez, Ibai. (2022-10-22). «Navarra ha pagado en peaje en sombra casi el doble de lo que costó la Autovía del Camino» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-07-30).
- ↑ content. «Globalvía vende la Autovía del Camino a un fondo de inversión» www.expansion.com (kontsulta data: 2020-06-02).
- ↑ «Autovía del Camino» www.autoviadelcamino.com (kontsulta data: 2020-06-02).
- ↑ «Navarra tiene comprometidos 2.000 millones en peajes en sombra. Noticias de Navarra» web.archive.org 2019-12-08 (kontsulta data: 2020-06-02).
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2005/11/23/2311op40.htm.
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2004/10/04/0410pr30.htm.
- ↑ https://www.abc.es/hemeroteca/historico-28-07-2005/abc/Nacional/abierto-con-dos-meses-de-adelanto-un-nuevo-tramo-de-la-pamplona-logro%C3%B1o_204097926820.html.
- ↑ https://www.abc.es/hemeroteca/historico-01-08-2006/abc/Nacional/navarra-abre-14-kilometros-mas-de-autovia-a-logro%C3%B1o-sin-que-fomento-inicie-su-parte_1422696046115.html.
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2006/09/27/2709op40.htm.
- ↑ https://web.archive.org/web/20230323215420/https://www.rioja2.com/n-98725-2-Rajoy_inaugura_conexion_A12_enlazar_AP68/.
- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20180701164959/http://www.lavozdelnajerilla.com/09/07/2014/hormilla-hervias-inaugurado-el-tramo-de-la-autovia-entre-estas-dos-localidades/.
- ↑ https://web.archive.org/web/20210506033453/https://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/E6F5D67A-DF47-4F3D-89C5-8B3C12809B8B/64398/070910NPLARIOJA.pdf.
- ↑ https://www.europapress.es/la-rioja/noticia-ministerio-fomento-abre-trafico-tramo-najera-hormilla-12-invertido-3367-millones-20081218153926.html.
- ↑ https://web.archive.org/web/20210506033125/https://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/0ED2550F-F806-4D11-90F7-0DBA807D47AD/112199/12070501.pdf.
- ↑ https://www.eldiadelarioja.es/noticia/z10a232cc-a4f2-1b75-61e38339ef010732/202503/el-estado-fija-el-fin-de-obra-de-la-a-12-a-villamayor-en-2026.
- ↑ https://www.fomento.es/el-ministerio/sala-de-prensa/noticias/2015/Junio/150605-02.htm.
- ↑ https://www.europapress.es/castilla-y-leon/noticia-fomento-aprueba-expediente-informacion-publica-tramo-villafranca-montes-oca-ibeas-juarros-20170601110307.html.
- ↑ https://www.mitma.es/el-ministerio/sala-de-prensa/noticias/lun-07112022-1312.