Zaurietatik dario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zaurietatik dario
Gontzal Mendibilen eta Xabier Castillo Miotaren albuma
Egilea Gontzal Mendibil eta Xabier Castillo Miota
Argitaratze-data 1976
Jatorrizko izenburua Zaurietatik dario
Ezaugarriak

Zaurietatik dario Gontzal Mendibil euskal abeslariaren lehenengo diskoa da, Xabier Castillo Miota Xeberri-rekin batera grabatua. Diskoa 1976. urtean IZ diskoetxeak kaleratu zuen. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, José Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kapitalismoak
  2. Kailean zehar
  3. Laster laster
  4. Egungo giropean
  5. Geu askatzaile
  6. Bidari
  7. Gogoa nun dugu
  8. Gure mutillak
  9. Bagare

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestirik ezagunena Bagare da, askotan abestu dena kalean, poteo edo herri-bazkarietan. Kapitalismoak abestia hainbat greba orokorretan erabili da, eta Amaiur koalizioak zein Euskal Herria Bilduk ekitaldietan erabili dituzte, langile-borrokekin lotutako gaiak aipatzeko.

2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetan EAJk Gogoa nun dugu erabili zuen spotean, eta Iñigo Urkulluk emaitzak jasotzeko ekitaldian ere kantatu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-06-27). ««Gogoa nun dugu»» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-07-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Badok Gontzal Mendibil abeslariaren biografia, diskoak, hitzak eta kantak