Zefalosporina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zefalosporina
Datu klinikoak
Legezko egoera
?
Identifikatzaileak
ATC kodea ?
ChEBI CHEBI:23066
Datu kimikoak
Formula ?

Zefalosporina antibiotiko beta-laktamiko multzo baten izena da, penizilinaren familia kimiko berekoak. Lehenengo zefalosporinak Cephalosporium izeneko onddo batetik lortu ziren, 1948an; Giuseppe Brotzu zientzialari italiarrak somatu zuen onddo horrek ekoizten zuela substantzia bat, Salmonella bakterioaren hazkuntza eragozten zuena.

Zefalosporina guztiek penizilinaren antzeko mekanismoa erabiltzen dute bakterioen aurka: zelula hormari eraso egiten diote. Zehazki, zelula horma bakteriarra osatzen duten peptidoglikano molekulen lotura inhibitzen dute. Zelula horma osatu ezean bakterioak hiltzen dira.

Zefalosporina asko merkaturatu dira aken 50 urteotan. Gehien erabiltzen direnak 3. belaunaldiko zefalosporinak dira, lehenak baino eraginkorragoak. Zefalosporinak penizilinari erresistentzia garatu dioten bakterioen aurka erabiltzen dira batik bat.