Zeharkaldi
Itxura
Zeharkaldia, nazioartean ere trekking izenez ezaguna, gehienetan egun zenbaitetan zehar naturan ibilaldiak eta akanpadak barne hartzen dituen jarduera-multzoa da. Ezustekoak ekiditeko planifikatu beharreko jarduera da. Horrela, ibilaldia bera, lo egiteko lekuak, janaria eta materiala (jantziak, motxila, oinetakoak) aurretik zehaztu eta prestatzea komeni da.
- Ibilaldia zirkularra izan daiteke edo puntu batetik bestera doana.
- Non lo egin: aterpez aterpe egin daiteke ibilaldia edo bibaka egin mendian.
- Janaria: Aterpez aterpe egiten bada zeharkaldia, gosaria eta afaria han bertan har daiteke.
- Materialari dagokionez, hau izan daiteke zerrenda ohiko bat:
- Motxila
- Lo-zakua
- Mendiko botak
- Bi kamiseta
- Elastiko tekniko bat (polarra)
- Zira
- Txandala edo galtza erosoak
- Galtzerdi-pare bat
- Eskularruak
- Txanoa
- Plastikozko kapa bat
- Eguzki-krema
- Eguzki-betaurrekoak
- Ezpainak babesteko krema
- Labana
- Kantinplora
- Esku-argi txikia
- Eskuoihal txikia edo sukaldean mahaia lehortzeko erabiltzen ditugun zapiren bat
- Bi poltsa handi, plastikozkoak
Urtaroa zein den beste material batzuk sartuko dira motxilan: prakamotzak, bisera, edo kamiseta tiranteduna. Gainera, zeharkaldia zer-nolako zailtasuna izango duen, material espezifikoa ere beharrezkoa izango da, pioleta, kranpoiak eta sokak esaterako.
Motxila betetzeko orduan azkenean hartuko duen pisua ere kontuan hartu behar da.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
-
Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
-
Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
-
Trekking Four Girls mendian
-
Hochplatte mendian
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |