The Prisoner of Zenda (1952ko filma)
Datuak | ||
---|---|---|
Jatorrizko izenburua | The prisoner of Zenda | |
Izenburua euskaraz | Zendako presoa | |
Urtea | 1952 | |
Estreinaldia | 1952ko azaroaren 4a, New York | |
Generoa | Abenturak | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Iraupena | 96 minutu | |
Banatzailea | Loew's eta Metro Goldwyn Mayer | |
Zuzendaria | ||
Richard Thorpe | ||
Ekoizleak | ||
Pandro S. Berman | ||
Gidoilariak | ||
Anthony Hope (eleberria) Edward E. Rose Wells Root Noel Langley John L. Balderston Donald Ogden Stewart (gidoia) |
||
Aktoreak | ||
Stewart Granger Deborah Kerr James Mason Louis Calhern Robert Douglas Jane Greer Robert Coote |
||
Musikagileak | ||
Alfred Newman | ||
Argazkilariak | ||
Joseph Ruttenberg (Technicolor) |
The Prisoner of Zenda Anthony Hope idazle ingelesak idatzi zuen izen bereko nobelaren zinemarako bertsioetako bat da, 1952an filmatua. Richard Thorpek zuzendutako lana da eta Pandro S. Bermanek ekoiztua. Gidoia Noel Langleyk sinatua bazen ere, 1937ko bertsioaren egitura bera jarraitzen du. Harako hartan egokitzaileak John L. Balderston, Wells Root, Edward E. Rose, eta Donald Ogden Stewart izan ziren. Musika Alfred Newmanek sortu zuen, argazkia (Technicolor sistema erabiliz) Joseph Ruttenbergen lana izan zen, eszenografiaz Cedric Gibbons eta Hans Peters arduratu ziren eta jantziak Walter Plunkettenak izan ziren. Jean Heremans eskrima irakaslea izan zen.
Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Stewart Grangerek bi pertsonaiaren ardura izan zuen: Rudolf Rassendyl eta Rudolf V. Erregea izan zen.
- Deborah Kerrek Flavia Printzesarena egin zuen. Artean Grangerren emaztea zen Jean Simmons, eta Eleanor Parker hautagaiak izan ziren. Granger eta Kerr 1950ean batera ere agertu ziren Salomon erregearen meategiak filmean, eta ostera ere elkartuko ziren 1953an [Young Bess]] pelikulan.
- James Mason Rupert Hentzaukoa da.
- Louis Calhern Zapt Koronela dugu.
- Robert Coote Fritz von Tarlenheim da.
- Robert Douglas Michael Beltza da.
- Jane Greer, Antoinette Maubankoa.
- Lewis Stone, Kardinala. Stonek 1922ko filmaren bertsio mutuan Grangerren bi paperak jokatu zituen.
Ekoizpenaren gaineko hainbat kontu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen esan bezala 1952ko bertsio honek 1937an filmatu zen lanaren egokitzapen bera jarraitu zuen. Orduan ekoizlea David O. Selznick izan zen, John Cromwell zuzendaria eta bikote antzezle nagusia Ronald Colmanek etaMadeleine Carrollek osatu zuten. Aldaketa gutxi izan ziren Noel Langleyk elkarrizketetan sartu zituenak. Horretaz gain, 1937an zein 1952an Alfred Newmanen musika bera erabili zen pasarte askotan. Eta film biak ondo aztertuta nabaria da kamarak ematen dituen planoak, batean zein bestean, estilo berekoak direla.
Zuzendari Richard Thorpek eta ekoizle Pandro S. Bermanek urte berean Ivanhoe filmean ere elkarrekin egin zuten lan. Gerora ere biak ala biak honakoetan arituko ziren: All the Brothers Were Valiant (1953), Knights of the Round Table (1953), The Adventures of Quentin Durward (1955) eta Jailhouse Rock (1957).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Prisoner of Zenda (1952ko filma) ![]() |
- Zendako presoa (1952) IMDB atarian