Ronald Colman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ronald Colman
Ronald Colman - publicity.jpg
Bizitza
Jaiotza Richmond1891ko otsailaren 9a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Santa Barbara (Kalifornia)1958ko maiatzaren 19a (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Enfisema)
Familia
Ezkontidea(k) Benita Hume  (1938ko irailak 30 -  1958ko maiatzak 19)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0172903

Ronald Colman (Richmond, 1891ko otsailaren 9a - Santa Barbara, 1958ko maiatzaren 19a) aktore ingelesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richmonden, Surreyn, jaio zen, lau seme-alabetan bigarrena [1]. Eskolako sasoitik ezagun egin zitzaion antzerkirako zaletasuna. Cambridgeko unibertsitatean ingeniaritza ikasteko saioa egin zuen, baina aitaren bat-bateko heriotzak ez zion ikasketak amaitzen utzi, diru kontuak gorabehera.

Antzerki munduan afizionatu ibili zen hainbat urtetan. Londresko British Steamship Company delakoan ikasle aritu eta gutxira [1], Eskoziar Erregimentuan eman zuen izena [2], Lehen Mundu Gerran parte hartzeko. Claude Rains, Herbert Marshall edo Basil Rathbone aktoreak ere halatsu ibili ziren eta Colmanen lagun bihurtu ziren. 1914an hanka batean zauritu zuten, eta bi urte geroxeago erretiroa hartu zuen.

1916 eta 1922 bitartean antzerkian jardun zuen, eta aktore ezagun bilakatu zen, bai Ingalaterran, bai Ameriketako Estatu Batuetan. Zineman eginiko lehen lanak ere aldi horretakoak dira. Henry King zinema-zuzendariak New Yorken ikusi zuen taula gainean eta The White Sister 1923ko filmerako deitu zuen, Lillian Gish ezagunaren parean lan egiteko. Arrakasta handiko lana izan zen. Colmanen itxura ederrak, antzezteko moduak eta sasoiko agertzeak (espezialistek gutxitan ordezkatzen zuten arriskua zekarten eszenetan), aktore erakargarri bihurtu zuten. Zinema mututik soinudunerako jauzia inongo trabarik gabe gainditu zuen, izan ere Colmanek ahots dotorea zuen.

1930ean bi izendapen jaso zituen gizonezko aktore onenaren Oscar sarietarako: Condemned eta Bulldog Drummond. Jarraiko urteetan film garrantzitsu askotan aritu zen: Raffles, The Masquerader, Clive of India, A Tale of Two Cities (1935), Under Two Flags, Zendako presoa (1937), Lost Horizon (1937), If I Were King (1938), eta The Talk of the Town (1942), besteak beste. 1947ko Oscar saria jaso zuen A Double Life filmean eginiko lanagatik.

Ronald Colman 1958ko maiatzaren 19an hil egin zen birikietako gaitz batek jota, 67 urte zituela.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Parker, John, editor, Who's Who in the Theatre, 10th edition revised, London, 1947, p. 437.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ronald Colman Aldatu lotura Wikidatan