Zenica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zenica
Zenica
Зеница
Зеница
 Bosnia-Herzegovina
Vue de ZENICA depuis la rivière BOSNA.jpg
Flag of Zenica.svg Coat of arms of Zenica.svg
Administrazioa
Herrialdea  Bosnia-Herzegovina
Kantoia Zenica-Doboj
Alkatea Q62626173 Itzuli
Izen ofiziala Zenica
Зеница
Зеница
Jatorrizko izena Zenica
Зеница
Зеница
Posta kodea 72000
Geografia
Koordenatuak 44° 12′ 14″ N, 17° 54′ 28″ E / 44.203888888889°N,17.907777777778°E / 44.203888888889; 17.907777777778Koordenatuak: 44° 12′ 14″ N, 17° 54′ 28″ E / 44.203888888889°N,17.907777777778°E / 44.203888888889; 17.907777777778
Zenica hemen kokatua: Bosnia-Herzegovina
Zenica
Zenica
Zenica (Bosnia-Herzegovina)
Azalera 499.7 km²
Altuera 316
Demografia
Biztanleria 70.553 bizt.
Dentsitatea 1.640,39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Hunedoara Itzuli, Temirtau, Zalaegerszeg, Gelsenkirchen eta Luleå udalerria
http:///www.zenica.ba

Zenica Bosnia-Herzegovinako industria-hiri bat da, Sarajevo hiriburutik 70 km inguru iparraldera dagoena. 2004. urteko datuen arabera, biztanleriaren jatorriari dagokionez, %83 bosniar musulmanak ziren, %10 kroatak eta %6 serbiarrak.

Zenicako Stara Čaršija alde zaharrean hainbat ikusgai daude, hala nola 1906. urtean eraikitako sinagoga, gaur egun Hiriko Museo eta Arte Galeria bihurtuta. Čaršijska Džamija meskita, austriarrek eraikitako iturria eta Hadžimazića Kuća landetxea ere aipagarriak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenica hiriaren jatorria Neolitoan dago. Harrezkero, iliriarren hiria izan zen, hiri zaharraren aztarnek adierazten dutenez; eta erromatarren sasoian Municipium Bistua Nova izena izan zuen. Aipatzekoa da II-IV. mende inguruko basilika bikoitz kristau berezia, Europan halako bi aurkitu direnez bakarrik. Beste asentamendu zahar batzuen aztarnak ere badaude hirian, hala nola hiriaren hegoaldean dagoen Bilimišće auzoaren ingurukoak, Putovići eta Tišina herrien ondoan, Villa Rustica deritzona, bainuetxeak, tenpluak eta bestelako eraikinak.

Hainbat herrialde eta agintariren esku egon ostean, Bosniako gerraren inguruan Zenicak zeregin estrategikoak bete zituen. Besteak beste, 1991. urtean Ekialdeko Europako lehenengo irrati-etxe libre eta pribatuaren egoitza bertan kokatu zuten, CD-CEMP Irratia. Hain zuzen ere, 1993an Belgikako Kazetaritza Independentearen saria eman zioten bertako kazetari bati, Zoran Misetic-i, "Bakearen Luma" saria.

Gerra ostean biztanleriak gorabehera handiak jasan zituen: bosniar musulmanen etorrera eta serbiarren irteera izan zen gertaera aipagarriena. Gaur egun, gerratea baino lehen zeukan ekonomia-indarra berreskuratzekotan dihardute; Erdialdeko Europako hegoaldeko altzairu-fabrikarik handienetarikoa, Mittal Steel Corp. hirian dago, eta pribatizatuta dago.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zenica Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]