Edukira joan

Gelsenkirchen

Koordenatuak: 51°31′N 7°06′E / 51.52°N 7.1°E / 51.52; 7.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gelsenkirchen
Gelsenkirchen
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaMünster
AlkateaFrank Baranowski
Izen ofizialaGelsenkirchen
Jatorrizko izenaGelsenkirchen
Posta kodea45801–45899, 4650 eta 4660
Udalerri kodea05513000
Geografia
Koordenatuak51°31′N 7°06′E / 51.52°N 7.1°E / 51.52; 7.1
Map
Azalera104.94 km²
Altuera48 m
MugakideakRecklinghausen (en) Itzuli, Herne, Bochum, Essen eta Dorsten
Demografia
Biztanleria263.000 (2022ko abenduaren 31)
2.874 (2021)
alt_left 132.455 (%50,4) (%49,6) 130.545 alt_right
Dentsitatea2.506,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0209
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakCampo Grande, Cottbus, Xakhti, Newcastle upon Tyne, Olsztyn, Zenica, Büyükçekmece (en) Itzuli eta Kutaisi
MatrikulaGE
gelsenkirchen.de

Gelsenkirchen Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako autonomia estatuko udalerria da, Ruhr eremuaren iparraldean kokatzen dena, Münster eskualdean. 2010 urtean 257.981 biztanle zituen hiriak.

Gelsenkirchengo Buer auzoa lehenengo aldiz Heriberto I.aren 1003ko dokumentu batean Puira izenaz aipatzen bada ere, K.a. 1000 urtean jadanik ehiztariak Emscher ibaiaren inguruko mendixketan bazirela jakina da. Ondoren erromatarrak ere izan ziren hemen baina 700 urtearen inguruan saxoiek bidali egin zituzten. Gelstenkerken edo Geilistirinkirkin izena 1150 inguruan azaldu zen, Buer auzoan eliza eraiki zenean. Mark konderriaren barnean egon zen Gelsenkirchen.

XIX mendearen erdialderarte populazio txikiko nekazal eremua izan zen. 1815ean Prusiak eskuratu eta Westfalia probintzian sartu zuen. 1840an Ruhr eskualdean ikatza aurkitzerakoan industrializazio bortitza ezagutu zuen. Bochum barrutiko eskualde baten hiriburu bihurtu zen Gelsenkirchen, bertan baitzegoen Kolonia eta Minden arteko trenbidearen geltoki nagusia. Eskualde honetan Gelsenkirchenez gain Braubauerschaft (1900tik aurrera, Bismarck), Schalke, Hessler, Bulmke eta Hüllen herriak zeuden. 1875ean Gelsenkirchenek hiri eskubideak jaso zituen eta 1896an hiri askea bihurtu zen. 1928rako 340.000 biztanle zituen.

Ruhren okupazioan Frantziak 100 milioi markoko isuna ezarri zion bi frantziar soldadu zauritzeagatik. Udalak ez zuen ordaindu eta 1923ko otsailaren 14an hiriko bankari nagusiak atxilotu, udaletxean sartu, 85 milioi marko hartu eta, ondoren, tren geltokitik beste 17 milioi eraman zituzten.

Naziek Alemaniako gobernua eskuratzerakoan Gelsenkirchen gerrarako industriaren erdigune bihurtu zen. Ekonomikoki oso onuragarria izan zena ordea kaltegarri gertatu zitzaion Bigarren Mundu Gerran, izan ere aliatuek bereziki gogor bonbakatu zuten hiria.

Gelsenkirchengo kirol talde loriatsuena FC Schalke 04 futbol taldea da. Alemaniako zazpi Liga eta bost Kopa eta UEFA Kopa bat ere irabaziak ditu.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelsenkirchen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]