Zepa-kono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohiko zepa kono baten barne egituraren irudikapen eskematikoa.
Kanpoko ikuspegia.
Errauts kono baten eskema.

Zepa-konoa sumendi-tximiniaren inguruan pilatzen diren sumendi-zatien mendixka da. Arroka zatiak, normalean errautsak edo zepak deituak, beiratsuak dira eta gas burbuila asko dituzte "harrapatuta" magma airean lehertu eta azkar hozten denean. Zepa-konoen altuera hamar eta ehunka metro artekoa izan daiteke.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zepa-kono askok katilu itxurako krater bat dute goialdean. Zepa-konoek normalean laba fluxuak kanporatzen dituzte, batzuetan kraterraren alde bateko pitxaduren bidez edo bere alboan dagoen tximiniaren bidez. Kraterreko horma bat guztiz apurtuta badago, besteek anfiteatro edo ferra forma osatzen dute tximiniaren inguruan. Oso gutxitan, laba konoaren goiko muturretik ateratzen da, hormetako zepa solteak eta desegituratuak ahulegiak direlako erdialdeko tximiniaren bidez azalera igotzean harri urtuak egiten duen presioa jasateko.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrunta da zepa-konoak aurkitzea ezkutu-sumendien, Geruza-sumendien eta sumendi-galdaren magaletan. Adibidez, geologoek 100 kono inguru identifikatu dituzte Mauna Kea inguruan, Hawaiin dagoen ezkutu-sumendia.

Kono aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurrenik zepa-kono ospetsuena Paricutín da, 1943an Mexikoko arto soro batean hazitakoa tximinia batetik. Erupzioek bederatzi urtez jarraitu zuten, 424 metroko altuera duen konoa eratuz eta 25 km²-ko azalera estali zuten laba-fluxuak sortuz.

Historikoki aktiboena izan den zepa-konoa Nikaraguako Cerro Negro da. Las Pilas sumendiaren ipar-mendebaldean lau zepa-kono gazteren talde baten parte da. 1850ean sortu zenetik hogei erupzio baino gehiago izan ditu, azkenak 1992an, 1995ean eta 1999an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]