Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia
Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | revenue service (en) eta registration authority (en) |
Herrialdea | Espainia |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Ministry of Finance (en) |
Historia | |
Sorrera | 1991ko abenduaren 27a |
webgune ofiziala |
Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia,[1] Zerga Administrazioko Estatu Agentzia[2] edo, laburturik, Espainiako Zerga Agentzia (gaztelaniaz: AEAT, Agencia Estatal de Administración Tributaria) Espainiako Administrazio publikoko erakunde bat da, zergez eta aduanez arduratzen dena. Ikerketak egiteko eta kontrabandoaren eta bestelako krimenen aurka borrokatzeko, Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua du bere menpe, polizia agentzia bat dena.
Zerga Administrazioko Espainiako Agentziako zuzendari nagusiak estatu idazkariordearen maila du, eta egungoa Juan Manuel López da.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez du jarduera handirik burutzen, foru lurraldeak direlako eta beren kontura biltzen dituztelako zergak. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundi bakoitzeko ogasunak; eta Nafarroan, Nafarroako Gobernuak.
Eginkizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zergen kudeaketa, ikusketa eta bilketa Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan izan ezik.
- Autonomia erkidegoen eta Hiri autonomoen diru-sarrerekin lotutako eginkizunak.
- Europar Batasuneko diru-sarreren bilketa.
- Aduanen kudeaketa eta kontrabandoaren errepresioa.
- Bestelako zereginak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Administrazio Informazioko Zerbitzua. Espainiako Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa (Noiz kontsultatua: 2015-03-09).
- ↑ Euskalterm
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua
- Internal Revenue Service. AEBetako zerga agentzia.