Zerrenda:Game of Thrones (3. denboraldia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Game of Thrones (3. denboraldia)
Formatua Telesaila
Iraupena 55 min. (gutxi gorabehera)
Egilea David Benioff
D. B. Weiss
Protagonistak Peter Dinklage
Nikolaj Coster-Waldau
Lena Headey
Emilia Clarke
Kit Harington
Herria Ameriketako Estatu Batuak AEB
TB katea HBO logo.svg HBO
Emisioa 2013ko martxoak 31 –
2013ko ekainak 9
Atalak 10

Game of Thrones fantasiazko telesailaren hirugarren denboraldia 2013ko martxoaren 31n estreinatu zen HBO Ameriketako Estatu Batuetako telebista katean, eta urte bereko ekainaren 9an igorri zen denboraldiko azken atala. 10 atalek osatzen dute telesailaren hirugarren denboraldia, bakoitzak 55 minutu inguru duelarik.

A Storm of Swords eleberriaren lehen zatian dago oinarrituta hirugarren denboraldia, George R. R. Martin idazle estatubatuarrak idatzitako A Song of Ice and Fire sagaren hirugarren liburuan. Liburuan bezala, denboraldi honetan bost erregeen gerrak aurrera jarraitzen du. Renly Baratheon-en hilketaren ondoren, Westerosko lau erregeek Burdinazko Tronua bereganatzeko asmoarekin segitzen dute. Gainera, Robb Stark-ek mendekua hartu nahi du bere aita zen Eddard Stark-en hilketagatik. Ekialde urrunean, Daenerys Targaryen-ek bere bidearekin jarraitzen du Zazpi Erreinuetarantz, guztia birkonkistatzeko.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isaac Hempstead Wright - Bran Stark
  • Sophie Turner - Sansa Stark
  • Maisie Williams - Arya Stark
  • Alfie Allen - Theon Greyjoy
  • John Bradley - Samwell Tarly
  • Oona Chaplin - Talisa Maegyr
  • Joe Dempsie - Gendry
  • Jack Gleeson - Joffrey Baratheon
  • Rose Leslie - Ygritte
  • James Cosmo - Jeor Mormont
  • Jerome Flynn - Bronn
  • Conleth Hill - Varys
  • Sibel Kekilli - Shae
  • Rory McCann - Sandor Clegane

Gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren denboraldian azaldutako pertsonaia errepikarien zerrenda, lehen agerpenean azaltzen diren lurraldearen arabera sailkatuak:

Murrutik haratago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peter Vaughan - Aemon Maisua
  • Ben Crompton - Eddison Tollett
  • Josef Altin - Pypar
  • Mark Stanley - Grenn
  • Luke Barnes - Rast
  • Burn Gorman - Karl Tanner
  • Will O'Connell - Todder
  • Ciarán Hinds - Mance Rayder
  • Kristofer Hivju - Tormund Giantsbane
  • Edward Dogliani - Hezur Jauna
  • Ian Whyte - Dongo
  • Mackenzie Crook - Orell Skinchanger
  • Robert Pugh - Craster
  • Hannah Murray - Gilly
  • Ross Mullan - Ibiltari Zuria

Erregearen Itsasoratzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julian Glover - Pycelle Maisu Handia
  • Diana Rigg - Olenna Tyrell
  • Finn Jones - Loras Tyrell
  • Ian Beattie - Meryn Trant
  • Daniel Portman - Podrick Payne
  • Paul Bentley - Septon Gorena
  • Will Tudor - Olyvar
  • Esmé Bianco - Ros
  • Josephine Gillan - Marei
  • Pixie Le Knot - Kayla

Burdina Irletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Patrick Malahide - Balon Greyjoy
  • Gemma Whelan - Yara Greyjoy

Dragoiharrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tara Fitzgerald - Selyse Florent
  • Kerry Ingram - Shireen Baratheon
  • Lucian Msamati - Salladhor Saan

Iparraldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Art Parkinson - Rickon Stark
  • Thomas Sangster - Jojen Reed
  • Ellie Kendrick - Meera Reed
  • Iwan Rheon - Ramsay Bolton
  • Charlotte Hope - Myranda
  • Kristian Nairn - Hodor
  • Natalia Tena - Osha

Ibaiaren Lurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tobias Menzies - Edmure Tully
  • Clive Russell - Brynden Tully
  • David Bradley - Walder Frey
  • Tom Brooke - Lothar Frey
  • Tim Plester - Walder Rivers
  • Michael McElhatton - Roose Bolton
  • John Stahl - Rickard Karstark
  • Gwendoline Christie - Brienne Tarth-koa
  • Dean-Charles Chapman - Martyn Lannister
  • Timothy Gibbons - Willem Lannister
  • Noah Taylor - Locke
  • Jamie Michie - Steelshanks Walton
  • Richard Dormer - Beric Dondarrion
  • Paul Kaye - Myr-eko Thoros
  • Philip McGinley - Anguy
  • Anton Lesser - Qyburn
  • Ben Hawkey - Pastel Bero

Essos-en[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dan Hildebrand - Kraznys mo Nakloz
  • Clifford Barry - Greizhen mo Ullhor
  • George Georgiou - Razdal mo Eraz
  • Ian McElhinney - Barristan Selmy
  • Ed Skrein - Daario Naharis
  • Nathalie Emmanuel - Missandei
  • Jacob Anderson - Grey Worm
  • Mark Killeen - Mero
  • Ramon Tikaram - Prendahl na Ghezn

Pertsonaia nagusien agerpena atalez atal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak
Pertsonaia Aktorea Atalak Hirugarren denboraldia (2013)
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Tyrion Lannister Peter Dinklage 9 X X X X X X X X   X
Jaime Lannister Nikolaj Coster-Waldau 7   X X X X X X   X
Cersei Lannister Lena Headey 8 X X X X X X   X   X
Daenerys Targaryen Emilia Clarke 8 X   X X X   X X X X
Jon Snow Kit Harington 8 X X X   X X X   X X
Robb Stark Richard Madden 7 X X X   X X X   X  
Jorah Mormont Iain Glen 8 X   X X X   X X X X
Catelyn Stark Michelle Fairley 8 X X X X X X X   X  
Petyr "Hatz txiki" Baelish Aidan Gillen 4 X   X   X X  
Tywin Lannister Charles Dance 8 X   X X X X X X   X
Davos Seaworth Liam Cunningham 4 X   X   X   X
Stannis Baratheon Stephen Dillane 5 X   X   X   X   X
Melisandre Carice van Houten 6 X   X   X X X   X
Margaery Tyrell Natalie Dormer 6 X X   X X   X X  
Bran Stark Isaac Hempstead-Wright 6   X   X   X X   X X
Sansa Stark Sophie Turner 8 X X   X X X X X   X
Arya Stark Maisie Williams 9   X X X X X X X X X
Theon Greyjoy Alfie Allen 6   X X X   X X   X
Samwell Tarly John Bradley 8 X X X X   X   X X X
Talisa Maegyr Oona Chaplin 6 X X X   X   X   X  
Gendry Joe Dempsie 8   X X X X X X X   X
Joffrey Baratheon Jack Gleeson 7 X X   X   X X X   X
Ygritte Rose Leslie 8 X X X   X X X   X X
Jeor Mormont James Cosmo 4 X X X X  
Bronn Jerome Flynn 4 X   X   X X  
Varys Conleth Hill 5   X X   X   X   X
Shae Sibel Kekilli 6 X X   X X X   X
Sandor Clegane Rory McCann 8   X X X X   X X X X

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren denboraldiko lehen atala («The North Remembers») estreinatu ondoren, HBO konpainiak telesailaren hirugarren denboraldia ekoiztuko zuela ofizialdu zuen, A Storm of Swords eleberriaren lehen zatia moldatuz. Hirugarren denboraldiaren aurrekontua 50 milioi dolar ingurukoa izan zen. David Benioff eta D. B. Weiss arduratu ziren zazpi ataletako gidoiak idazteaz. Hauez gain, Vanessa Taylor, Bryan Cogman eta George R. R. Martin-ek ere parte hartu zuten idazketan, bakoitzak atal bat idatziz. Bestalde, Daniel Minahan, David Benioff, Alex Graves, Alik Sakharov, Michelle MacLaren eta David Nutter izan ziren hirugarren denboraldiko atalen zuzendariak.

Grabaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grabaketak 2012ko uztailaren lehen egunetan hasi ziren, eta azaroaren 24an amaitu zuten Islandian. Islandiako filmazioek zortzi egun iraun zuten (aurreko denboraldian hilabete egon ziren bertan grabatzen). Marruekosen ere aritu ziren grabatzen, eta eszenaren bat Los Angelesen filmatu zuten. Lantaldea hirutan banatu zen grabaketak leku ezberdinetan grabatzeko.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko bi denboraldietan bezala, honetan ere Ramin Djawadi ekoizle eta konpositorea arduratu zen hirugarren denboraldiko musika idazteaz, eta 2013ko ekainaren 4an merkaturatu zen era digitalean. CD eran, berriz, uztailaren 2an merkaturatu zen.

DVDaren merkaturatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren denboraldia osatzen duten hamar atalak 2014ko otsailaren 17an merkaturatu ziren lehen aldiz.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Jatorrizko izenburua Zuzendaria Gidoilaria(k) Emisio data Audientzia
AEB-n (milioika)
211«Valar Dohaeris» Daniel MinahanDavid Benioff eta D. B. Weiss2013ko martxoaren 31a4.37
222«Dark Wings, Dark Words» Daniel MinahanVanessa Taylor2013ko apirilaren 7a4.27
233«Walk of Punishment» David BenioffDavid Benioff eta D. B. Weiss2013ko apirilaren 14a4.72
244«And Now His Watch Is Ended» Alex GravesDavid Benioff eta D. B. Weiss2013ko apirilaren 21a4.87
255«Kissed by Fire» Alex GravesBryan Cogman2013ko apirilaren 28a5.35
266«The Climb» Alik SakharovDavid Benioff eta D. B. Weiss2013ko maiatzaren 5a5.50
277«The Bear and the Maiden Fair» Michelle MacLarenGeorge R. R. Martin2013ko maiatzaren 12a4.84
288«Second Sons» Michelle MacLarenDavid Benioff eta D. B. Weiss2013ko maiatzaren 19a5.13
299«The Rains of Castamere» David NutterDavid Benioff eta D. B. Weiss2013ko ekainaren 2a5.22
3010«Mhysa» David NutterDavid Benioff eta D. B. Weiss2013ko ekainaren 9a5.39

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Game of Thrones telesailaren denboraldiak

  1   1. denboraldia

  2   2. denboraldia

  3   3. denboraldia

  4   4. denboraldia

  5   5. denboraldia

  6   6. denboraldia

  7   7. denboraldia

  8   8. denboraldia