Kit Harington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kit Harington
Kit Harington SDCC 2013 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Acton Itzuli1986ko abenduaren  26a (32 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Worcester
Familia
Ezkontidea(k) Rose Leslie Itzuli  (2018-06-23 -
Bikotea(k) Rose Leslie Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Central School of Speech and Drama
Jarduerak
Jarduerak antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea
Altuera 1,74 metro
IMDb nm3229685

Christopher Catesby Harington (Acton, Ingalaterra, 1986ko abenduaren 26a - ) Game of Thrones telesailean Jon Snowen papera egiteagatik ezaguna den aktorea da.

Hamaiko urte zituenean konturatu zen bere berezko izena Christopher zela, eta ez “Kit”. Jatorri noblea du, konkretuki Haringtoneko Baroitik. Gainera, Jhon Harington, bere arbasoa, komunaren asmatzailea izan zen.

1992tik 1998ra arte Southfieldko ikastolan ikasi zuen eta 1998tik 2003ra arte Martley-ko Capilla ikastolan bere ikasketekin jarraitu zen. Drama eta antzerki ikasketak egiteko Worcester Sixth Form College ikastetxean egon zen 2003tik 2005era. 2008an Central School of Speech and Drama ikastetxean eskola-graduatualortu zuen.

Zinema, Telebista eta antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n aktore famatu bilakatu zen Game of Thrones telesailan hasi zenean. Telesailaren bigarren denboraldiaren hasieran Rose-Leslierekin (Ygritte Game of Thronesen) zegoela zurrumurruak hasi ziren. Hilabate batzuk pasa eta gero zurrumurru horiek baieztatu ziren eta gaur egun bikotea dira.

2014an “Pompeya” filmean protagonista gisa parte hartu zuen, Milo (morroi bat da, geroago gladiadore batean bihurtzen dena) pertsonaia interpretatzen. Urte berean How to Train Your Dragon filmean pertsonai sekundario bati ahotsa ipini zion. Geroago, Testament of Youth-en lan egin zuen, Lehenengo Mundu Gerrako oroimenez egindako istorioa kontatzen da. Bere papera Roland Leightonekoa izan zen, protagonistaren senarra eta beraien lagunekin batera gerra-tokira bidaltzeaz doa filma. 2014an, bere azken filma egin zuen, Seventh Son, The Spook’s Apprenticen oinarrituta, non Billy Bradley-ren papera interpretatu zuen.

2015eko lehenengo papera 7 Days in Hell, HBOko telesailan izan zen, dokumental faltsu bat non tenislari famatu bat  Grand Slameko finalean aurkitzen da. Bostagrren setera heltzen direnean bere aurkakoa eta bera ezin dute behar duten abantaila lortu eta jokua aste batez luzatzen da. Urte berean, lehenengo mailako papera interpretatu zuen Spooks-en: The Greater Good britainar Spooks telesailaren filma.

Game of Thrones egin baino lehen Kit esperientzia handiko aktorea zen. 2008 eta 2009an War Horse antzerkian protagonista izan zen.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an, Haringtonek Rose Leslie (GOT-eko kide) aktorearekin erlazio bat zuela konfirmatu zuen. 2017an, Haringtonek berarekin ezkontzeko hitza eman zuen.

Filma Urtea Papera Zuzendari Notak
Silent Hill: Revelation 2012 Vincent Smith Michael J. Bassett
Pompeii 2014 Milo Paul W. S. Anderson
How to Train Your Dragon 2 2014 Eret Dean DeBlois Ahotsa
Testament of Youth 2014 Roland Leighton James Kent
Seventh Son 2014 Billy Bradley Sergei Bodrov
Spooks: The Greater Good 2015 Will Holloway Bharat Nalluri
Brimstone 2016 Samuel Martin Koolhoven
The Death and Life of John F. Donovan 2018 John F. Donovan Xavier Dolan Post-produkzioa