Zerrenda:Game of Thrones (1. denboraldia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Game of Thrones (1. denboraldia)
Jatorria
Argitaratze-data2011
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Atalak10
Banatze bideadeskarga digitala eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelevision series based on a novel (en) Itzuli
TelesailaGame of Thrones
Deskribapena
OinarrituaA Game of Thrones
Emanaldia
Jatorrizko igorlea HBO
Hasiera-data2011ko apirilaren 17a
Amaiera-data2011ko ekainaren 19a
Historia
Jasotako sariak

hbo.com…
Rottentomatoes: tv/game_of_thrones/s01 Edit the value on Wikidata

Game of Thrones fantasiazko telesailaren lehen denboraldia 2011ko apirilaren 17an estreinatu zen HBO Ameriketako Estatu Batuetako telebista katean, eta urte bereko ekainaren 19an igorri zen denboraldiko azken atala. 10 atalek osatzen dute telesailaren lehen denboraldia, bakoitzak 55 minutu inguru duelarik.

Izen bera duen liburuan dago oinarrituta dago denboraldia, George R. R. Martinen A Song of Ice and Fire izenburua duen lehen eleberrian hain zuzen. Denboraldi honetan, Lord Eddard Stark (Sean Bean) buruzagi den Stark Etxea zenbait konspiraziotan murgilduta ikusten da, Robert Baratheon erregearekin eta honen laguntzaile zen Jon Arryn-en hilketa misteriotsuarekin zerikusia dutenak.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaide, gainera...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldian azaldutako pertsonaia errepikarien zerrenda, lehen agerpenean azaltzen diren lurraldearen arabera sailkatuak:

Murrutik haratago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • James Cosmo - Jeor Mormont
  • Peter Vaughan - Aemon Maisua
  • Brian Fortune - Othell Yarwyck
  • Joseph Mawle - Benjen Stark
  • Owen Teale - Alliser Thorne
  • Francis Magee - Yoren
  • John Bradley - Samwell Tarly
  • Josef Altin - Pyp
  • Mark Stanley - Grenn
  • Luke McEwan - Rast
  • Rob Ostlere - Waymar Royce
  • Bronson Webb - Will
  • Dermot Keaney - Gared

Erregearen Itsasoratzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Callum Wharry - Tommen Baratheon
  • Aimee Richardson - Myrcella Baratheon
  • Gethin Anthony - Renly Baratheon
  • Julian Glover - Pycelle Maisu Handia
  • Conleth Hill - Varys
  • Ian McElhinney - Barristan Selmy
  • Ian Beattie - Meryn Trant
  • David Michael Scott - Beric Dondarrion
  • Finn Jones - Loras Tyrell
  • Eugene Simon - Lancel Lannister
  • Wilko Johnson - Ilyn Payne
  • Conan Stevens - Gregor Clegane
  • Dominic Carter - Janos Slynt
  • Jefferson Hall - Hugh
  • Miltos Yerolemou - Syrio Forel
  • Andrew Wilde - Tobho Mott
  • Joe Dempsie - Gendry
  • Eros Vlahos - Lommy Greenhands
  • Ben Hawkey - Pastel Bero

Iparraldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Art Parkinson - Rickon Stark
  • Clive Mantle - Greatjon Umber
  • Steven Blount - Rickard Karstark
  • Donald Sumpter - Luwin Maisua
  • Ron Donachie - Rodrik Cassel
  • Jamie Sives - Jory Cassel
  • Susan Brown - Septa Mordane
  • Margaret John - Amonatxo Zaharra
  • Kristian Nairn - Hodor
  • Esmé Bianco - Ros
  • Natalia Tena - Osha

Ibaiaren Lurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Charles Dance - Tywin Lannister
  • David Bradley - Walder Frey
  • Ian Gelder - Kevan Lannister
  • Jerome Flynn - Bronn
  • Emun Elliott - Marillion
  • Sibel Kekilli - Shae
  • Rhodri Hosking - Mycah

Ibarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lino Facioli - Robin Arryn
  • Kate Dickie - Lysa Arryn
  • Mark Lewis Jones - Shaga

Essos-en[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roger Allam - Illyrio Mopatis
  • Dar Salim - Qotho
  • Elyes Gabel - Rakharo
  • Amrita Acharia - Irri
  • Roxanne McKee - Doreah
  • Mia Soteriou - Mirri Maz Duur

Pertsonaia nagusien agerpena atalez atal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak
Pertsonaia Aktorea Atalak Lehen denboraldia (2011)
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Eddard Stark Sean Bean 10 X X X X X X X X X X
Robert Baratheon Mark Addy 7 X X X X X X X  
Jaime Lannister Nikolaj Coster-Waldau 8 X X X X X   X   X X
Catelyn Stark Michelle Fairley 9 X X X X X X   X X X
Cersei Lannister Lena Headey 10 X X X X X X X X X X
Daenerys Targaryen Emilia Clarke 9 X X X X   X X X X X
Jorah Mormont Iain Glen 9 X X X X   X X X X X
Petyr "Hatz txiki" Baelish Aidan Gillen 8   X X X X X X X X
Viserys Targaryen Harry Lloyd 5 X X X X   X  
Jon Snow Kit Harington 8 X X X X   X X X X
Sansa Stark Sophie Turner 9 X X X X X X   X X X
Arya Stark Maisie Williams 9 X X X X X X   X X X
Robb Stark Richard Madden 8 X X X X   X   X X X
Theon Greyjoy Alfie Allen 9 X X   X X X X X X X
Bran Stark Isaac Hempstead-Wright 8 X X X X X X   X   X
Joffrey Baratheon Jack Gleeson 10 X X X X X X X X X X
Sandor Clegane Rory McCann 8 X X   X X   X X X X
Tyrion Lannister Peter Dinklage 9 X X X X X X   X X X
Khal Drogo Jason Momoa 9 X X X X   X X X X X

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailaren sortzaileak, David Benioff eta D. B. Weiss, lehen denboraldiko atal gehienetako gidoiak idazteaz arduratu ziren, eta showrunner lanetan ere aritu ziren denboraldi guztian zehar. Elkarrekin zortzi atal idatzi zituzten, haietako bat Jane Espenson-en laguntzarekin. Gainerako beste bi atalak Bryan Cogman gidoilariak eta George R. R. Martin idazleak, A Song of Ice and Fire sagaren egileak, idatzi zituzten.

Tom McCarthy-k zuzendu zuen lehen ataleko hasierako bertsioa, baina ondoren eszena gehienak berriro grabatu ziren Tim Van Patten-en zuzendaritzapean. Tim Van Patten-ek zuzendu zuen bigarren kapitulua ere. Brian Kirk-ek hiru atal zuzendu zituen, Daniel Minaha-k bezala. Azken bi atalak, aldiz, Alan Taylor-ek gidatu zituen.

Grabaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eszena gehienak Ipar Irlandan grabatu ziren. Filmazio nagusiak 2010eko uztailaren 26rako programatu ziren, grabaketetako lokalizazio nagusia Paint Hall Studio (Belfast, Irlanda) estudioan izanik. Kokaleku honez gain, kanpoko eszena asko Eskoziako Ward eta Doune gazteluetan filmatu ziren. Erregearen Itsasoratzeko kanpoaldeko sekuentziak, berriz, Maltan grabatu ziren, Media hirian eta Gozo uhartean esate baterako.

Igorpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Game of Thrones telesaila Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan estreinatu zen 2011ko apirilaren 17an HBO katearen bitartez, eta apirilaren 18an Erresuma Batuan igorri zen lehen atala Sky Atlantic-en. Australian, berriz, uztailaren 17an eman zen lehen aldiz, eta Brasilen 2011ko martxoaren 8an estreinatu zen.

DVDaren merkaturatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldia osatzen duten hamar atalak 2012ko martxoaren 6an merkaturatu ziren DVD eta Blu-Ray formatuetan. Produktuek zenbait musika gehigarri dute, baita kamara atzean grabatutako zenbait material ere.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldiko musika Ramin Djawadi ekoizle eta konpositoreak idatzia da, eta 2011ko ekainean merkaturatu zen.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Jatorrizko izenburua Zuzendaria Gidoilaria(k) Emisio data Audientzia
AEB-n (milioika)
11«Winter Is Coming» Tim Van PattenDavid Benioff eta D. B. Weiss2011ko apirilaren 17a2.22
22«The Kingsroad» Tim Van PattenDavid Benioff eta D. B. Weiss2011ko apirilaren 24a2.20
33«Lord Snow» Brian KirkDavid Benioff eta D. B. Weiss2011ko maiatzaren 1a2.44
44«Cripples, Bastards, and Broken Things» Brian KirkBryan Cogman2011ko maiatzaren 8a2.45
55«The Wolf and the Lion» Brian KirkDavid Benioff eta D. B. Weiss2011ko maiatzaren 15a2.58
66«A Golden Crown» Daniel MinahanJane Espenson, David Benioff eta D. B. Weiss2011ko maiatzaren 22a2.44
77«You Win or You Die» Daniel MinahanDavid Benioff eta D. B. Weiss2011ko maiatzaren 29a2.40
88«The Pointy End» Daniel MinahanGeorge R. R. Martin2011ko ekainaren 5a2.72
99«Baelor» Alan TaylorDavid Benioff eta D. B. Weiss2011ko ekainaren 12a2.66
1010«Fire and Blood» Alan TaylorDavid Benioff eta D. B. Weiss2011ko ekainaren 19a3.04

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Game of Thrones telesailaren denboraldiak

  1   1. denboraldia

  2   2. denboraldia

  3   3. denboraldia

  4   4. denboraldia

  5   5. denboraldia

  6   6. denboraldia

  7   7. denboraldia

  8   8. denboraldia