Zerrenda eztabaida:Manifestazioetan edo protestetan hildako euskal herritarrak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egun on Iñaki LL! Euskal gatazkan, biktimen arloan batzuetan ez ditut gauzak hain argi. Adibidez, Koldo Arriolaren kasuan, zerrenda honetan sartzea ez dakit ba ondo dagoen, izan ere bera ez zegoen ez manifestazio ez protesta batean. Bestalde "Kontrainsurgentziak eraildakoak" sortu dudan zerrendan ere ez ditut gauza hain argi. Zer deritzozu?-Oraina (eztabaida) 11:05, 29 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Oraina, Arriolaren kasua ezagutzen, baina sarrerako paragrafoa irakurriz, bete-betean sartzen da hildako biktimetan, baina ez dirudi manifestazio edo protesta testuinguru batean gertatu zenik. Nire ustez, beste zerrenda batean sartzea dagokio. Aldiz, nire ustez, sar daiteke "kontrainsurgentziak eraildakoak" zerrendan, subjektuari edo agenteari (estatuko aparatu horiek argi dago bete-betean sartzen zirela eskema horretan ordurako) egiten diolako erreferentzia, eta ez biktimari. Dena den, ez nago guztiz seguru; Theklan deitzen dut, ea berak zer iritzi. -Iñaki LL (eztabaida) 18:26, 30 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Bestalde, ez duzu uste hobe dela, zerrenda izanik, buleta eskema bat jarraitzea? Grafikoki argiago geratzen zaio irakurleari gertaeren banaketa. -Iñaki LL (eztabaida) 18:27, 30 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Zerrenda hauek osatzeko zein irizpide ari zarete erabiltzen? Euskal Memoriak, adibidez, zerrenda horiek jada eginda ditu eta irizpide hori jarrai liteke. Theklan (eztabaida) 08:28, 31 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Batean izan ezik, Oraina dabil zerrendekin... -Iñaki LL (eztabaida) 14:19, 31 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]