Zeruko ehorzketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeruko ehorzketa bat egiteko gorpuaren garraioa, 1920 inguruan.

Zeruko ehorzketa (Tibeteko hizkuntzan: བྱ་གཏོར་, Wylie transliterazioa: bya gtor, "hegaztiei arima ematea"[1]) hileta-jarduera bat da, non giza gorpua ebaki eta mendi baten gailurrean jartzen den, elementuen (mahabhuta) eta animalia sarraskijaleen eraginpean jarriz; batez ere sai arren eraginpean. Ohikoa da Tibeteko Txinako Herri Errepublikan, Sichuan, Qinghai eta Barne Mongolian, baita Mongolia, Bhutan eta Indiako zenbait herrialdetan ere. Badira errituala prestatzeko eta gauzatzeko toki zehatzak, Budismo Vajrayanako tradizioen arabera.

Tibetar gehienek budismoarekin bat egiten dute, berraragiztatzea aldarrikatzen duena. Ez dago gorputza zaindu beharrik, haien usteetan edukiontzi hutsa baita. Naturak deskonposatu dezake, edo hegaztiek jan dezakete; beraz, erritualaren funtzioa hondarrak botatzea besterik ez da. Tibeten lurra gogorregia eta harritsuegia da hilobi bat zulatzeko, eta, beraz, errausketa baino nahiago izaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «How Sky Burial Works» HowStuffWorks 2011-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]