5 legio: 35.000 legionari beteranoez osatuta 2.000 zaldun garraio-ontziz osatutako itsas-gudaroste txiki bat
Oinezkoen kopuru ezezaguna, zaldunak eta 4.000 guda-gurdi. Zesarren arabera 50.000 gerlari
Zesarren Britainiako inbasioakErromako Errepublikako jenerala zen Julio ZesarrBritainiaren aurka zuzendu zituen bi kanpaina militar izan ziren. Galietako gerretan zehar Zesarrek uhartea birritan inbaditu zuen: lehenbizi K.a. 55. urtean eta bigarrenik K.a. 54an. Lehenbiziko inbasioa udan jazo zen eta inork ez daki aurretik prestaturiko maila handiko inbasio bat izan ote zen (hala balitz, porrotan amaitu zuen, Erromak Kenteko hondartza eta beste ezer gutxi bereganatu baitzituen), edota miaketa espedizio bat izan ote zen. Bigarren inbasio saiakera arrakastatsuagoa izan zen, eta Zesarrek trinovanteen erregetzan bere aliatua zen Mandubrazio esertzea lortu zuen, aurretik bere aurkaria edo etsaia zen Kasivelono bertatik kenduz. Nahiz eta Zesarrek Erromako Errepublikarentzat lurrik ez konkistatu ahal izan, kanpaina honen arrakasta Erromak uhartean lehenbiziko aldiz aliatuak izatean datza, honekin batera Britainiako tribuei aurreneko zergak ezarri zizkielarik.