Zetano zenbaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zetano zenbakia (CN laburdura) gasoil mota batek duen eztanda egiteko edo berez pizteko joera adierazten duen zenbakia da. Zenbakia zehazteko gasoila zetano (irazekitzeko joera 100 duena) eta α-metilnaftaleno (irazekitzeko joera 0 duena) dituen nahastura batekin alderatzen da. Gasoilaren irazekiko joera bera duen nahasturan zetano proportzioa begiratzen da. Diesel motorretan zetano zenbakiak 40-70 bitartekoa izan behar du.

Eskala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 0 : α-metilnaftaleno (C10H7CH3) ;
  • 15 : isozetano (2,2,4,4,6,8,8-heptametilnonano) (iso-C16H34)
  • 40 : etxeko fuel-olio ;
  • 51 : gasoil ;
  • 85 - 96 : dietil eter C4H10O ;
  • 100 : n-zetano (C16H34).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.