Ziabelar usaindun
Itxura
Ziabelar usaindun | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Gentianales |
Familia | Rubiaceae |
Generoa | Galium |
Espeziea | Galium odoratum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | woodruff extract (en) eta plant as food (en) |
Basionimoa | Asperula odorata |
Ziabelar usainduna (Galium odoratum) errubiazeoen familiako belar landarea da, 15-30 cm luzea, pagadietan eta oro har hosto galkorra duten zuhaitz-basoetan hazten dena. Zurtoin zuzena eta lau ertzekoa izaten du, hostoak berriz lantza egiturako luzexkak eta zurtoinaren inguruan seinaka, zazpinaka, zortzinaka edo bederatzinaka antolatuak. Lorea txiki zurixka izaten du. Duen lurrin berezi eta iraunkorragatik arropei usaina emateko erabili izan da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 13/12/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |