Ziguatera
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ohar medikoa
| Ziguatera | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | seafood poisoning (en) |
| Espezialitatea | Toxikologia |
| Arrazoia(k) | ziguatoxina |
| Sintoma(k) | Gastroenteritisa, nahasmendu neurologikoa gaixotasun kardiobaskularra |
| Identifikatzaileak | |
| GNS-10 | T61.0 |
| GNS-9 | 988.0 |
| DiseasesDB | 31122 |
| MedlinePlus | 002851 |
| eMedicine | 002851 |
| MeSH | D036841 |
Ziguatera janari-intoxikazio mota bat da, zenbait biotoxina dauzkaten koral uharrietako arrainak kontsumitzeagatik sortzen dena.[1] Beherakoa, goragalea, oka, azkura, espasmoak, mialgia, parestesia, arnasestua, takikardia, hotz eta bero sentipenen alderantzikatzea eta hipotentsioa dira sintomarik ohikoenak.[2] Sintoma neurologiko batzuek hilabeteak iraun ditzakete.
Ziguatoxina eta maitotoxina dira ziguatera eragiten duten toxinak, eta koral uharrietako dinoflagelatu espezie batzuek ekoizten dituzte. Dinoflagelatu horietaz elikatzen diren arrainen erraietan metatzen dira, eta kontzentratuz joaten dira kate trofikoan zehar; besteak beste, meroan, txitxarro arruntean, txelba arruntean, lehoi arrainean, berdel erraldoian eta barrakudan izan daitezke toxina kontzentrazio handiak. Arrain horiek jan ezkero, intoxikazioa gertatzen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrisku emergentea: ziguatera. elikagaiensegurtasuna.elika.eus (kontsulta data: 2020-12-28).
- ↑ Pearn, J.. Neurology of ciguatera. Journal of Neurology, Neurosurgery & Psychiatry 2001; 70:4-8, jnnp.bmj.com (kontsulta data: 2020-12-28).
- ↑ Ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurriak – FDA 2013. FDA, 2013ko apirilak 3, elikagaiensegurtasuna.elika.eus (kontsulta data: 2020-12-28).
