Zipfen legea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zipfen legea errealitate fisiko eta sozialeko fenomeno anitzetan azaltzen den probabilitate-lege bat da, elementu batzuen tamaina eta ordena lotzen dituena. George Kingsley Zipf estatubatuar hizkuntzalariak sortu zuen, hizkuntza baten hitzen maiztasuna ikertuz: maiztasun handieneko lehenengo hitza bigarren hitza bi halakotan agertu ohi da gutxi gorabehera, hirugarren hitza hiru halakotan... Hitzen maiztasunaz gainera, hirien tamaina, webguneen bisita eta beste aldagai askotarako egiaztatu izan da legea, batzuetan doikuntza egokia izan ez bada ere.

Zehatzago, i elementu baten tamaina edo maiztasuna honela kalkulatuko litzateke:

non, oro har, a balioa 1 edo 1 balioaren inguruan ezartzen den.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.