Zipi eta Zape

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

"Zipi eta Zape" ("Zipi y Zape" jatorrian) gaztelaniazko inoizko komiki sortarik arrakastatsuenetarikoa da, Jose Escobar bartzelonarrak 1950eko hamarkadaren amaieran sortutakoa. Izan ere, Francisco Ibañez hirikidearen "Mortadelo eta Filemon" ondoren, Espainian egindako komiki lanik itzuliena da.

Pertsonaia nagusiak "Zipi" eta "Zape" anaia bikiak dira, eta izena hartzen dute "zipizape" hitzatik, "nahaste-borraste" edo "iskanbila" esan nahi duena.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikoteaz gain, "Don Pantuflo" (umeen aita eta Filatelia eta Colombofiliaren katedratikoa), "Doña Jaimita" (ama eta etxekoandre sufritzailea), "Peloto" (klaseko lausengaria eta bikien etsaia), "Lechuzo" (Pelotoren laguna), "Sapientín" lehengusu azkarra, "Miguelita" izeba, "Los señores Plómez" (gurasoen lagun astunak eta bisitari desegokiak) eta "Don Minervo" (irakasle zorrotza).