Ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Ziza bat onddo batean esporak garraiatzen duen gorputz atala da, normalki janaria dagoen lekuan edo bere gainean lurzorutik ateraz hazten dena. Zizak ez dira kategoria taxonomiko bat, eta askotan onddoen eta zizen artean ezberdintzen da sukaldean, nahiz eta denak diren Fungi erreinuaren alderdi berdinak.

Hizkuntzen artean ere definizio ezberdina du. Horrela, hizkuntza batzuetan ziza eta onddo sinonimo dira. Beste batzuetan genero eta familien artean ezberdintasuna egiten da. Gazteleraz ere ziza izena erabiltzen da, euskaratik mailegu gisa, Boletus ez diren hainbat onddo izendatzeko.