Ziztada (perkusioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziztada baten adibidea.

Perkusioan, ziztada sekuentzia labur bat da, bateria jotzaile batek jotzen duena txiste bat egon dela adierazteko, batez ere txistea begi-bistakoa bada. Ziztada bat sarri erabiltzen da kabaretetan eta zirku-estiloko ikuskizunetan. Ingelesez sting izena ematen zaio.

Batzuetan, ziztadaren soinua "ba dum tss", "Ba-dum txa", "Ba-dum ching" edo antzeko onomatopeiekin idazten da. Orkestra oso batek ziztada bat jotzen duenean ta da! idatzi ahal da, interjekzio gisa.

Perkusioaren esparruan, normalean, rimshot kolpe bakar bati egiten dio erreferentzia, non danbor baten ertz eta burua aldi berean makila berak jotzen dituen, azentu bat sortuz[1]. Rimshot bat, testuinguru honetan, ziztadaren osagai bat besterik ez da, eta ez da agertzen ziztada batzuetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Drum Lesson Menu #2: Drums - Types of Rimshots» studydrums.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]