Izkirimiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txiste» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Izkirimiri, tortiko, txiste edo zirto bat barregura eragiteko asmoarekin kontatzen den istorio laburra, esaera edota hitz sorta da. Ez da broma edo gagarekin nahastu behar, azken bi hauek ahozkoak ez direlako, baizik eta ikustekoak.

Kike Amonarriz txiste kontalari ezaguna da Euskal Herrian.

Izkirimiri motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izkirimiriak duten gaiaren arabera taldetan sailka daitezke:

  • Leku bati erreferentzia egiten dieten izkirimiriak.
  • Izkirimiri berdeak edo sexuzkoak.
  • Izkirimiri makabroak.
  • Politikoak.
  • Sexistak. Matxistak. LGBT kolektiboko kideei buruzkoak.
  • Arrazistak.
  • Lekuan lekukoak (halako toki bati buruz eta batez ere bertoko biztanleei buruz barre egiteko sortu diren zirtoak).
  • Umore zuria. Inori min egingo ez dion hori.

Askotan, testuinguru batean barregura sortzen duten zirtoek beste testuinguru batean grazia gutxi dute, edo batere ez. Tortikoek erakusten dute kontalariari buruz zer den barregarri une eta toki jakin batean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.