Zona afotiko
Zona afotikoa (grezierazko α “gabe” + φοτος “argi" hitzen lotunea) argirik ez duen ur-gorputz bateko alderdi sakona da, eguzkiaren argia bertaraino iristen ez delako.[1] Uraren uhertasun eta eguraldiaren arabera handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, itsas zabalean 200 eta 1.000 metro artean dago. Tenperatura ere hotza da, 0-6 °C gradu artekoa. Bertoko egoera zailean animalia bitxiak bizi dira: saccopharyngiformes ordenakoak, txibia erraldoia, lophiiformes ordenakoak edo vampyroteuthis infernalis zefalopodo txikia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |