Zorzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zorzi familiaren armarria.

Zorzi edo Giorgi Veneziako Errepublikan sortutako familia izan zen. Behe Erdi Aroan lortu zuten arrakastarik handiena, batez ere Grezian ezarritako Latindar Inperioan, Bodonitsako Markesgoa kontrolatzen baitzuten, eta Atenasko Dukerria ezkontza bidez, otomandar konkistara arte.

Nikolas I.arekin Bodonitsa konkistatu zuten 1335ean, Laugarren Gurutzadan sortutako markesgoa. Nikolasen ostean Franzisko etorri zen, berrogei urtez markesgoaren ardura izan zuena. 1414an Nikolas II.a garaitu zuten turkiarrek eta Bodonitsaren kontrola hartu zuten, baina Nikolas III.ak jarraitu zuen titulua erabiltzen, berarekin lotutako ospea probestu nahian. Bere alaba Klara Atenasko dukearekin ezkondu zuen, Nerio II.a Acciaioli. Klarak gobernatu zuen ondoren dukerria bere seme Frantzisko I.aren izenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]