Atenasko Dukerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atenasko Dukerria
Δουκᾶτον Ἀθηνῶν
Ducat d'Atenes
1205 – 1458
Estatu-basailua

Atenasko Dukerriko bandera

Atenasko Dukerriko armarria

Greece in 1210.svg
Geografia
Hiriburua Atenas
Tebas
Kultura
Hizkuntza(k) Erdi Aroko greziera
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa, Eliza ortodoxoa
Historia
Aurrekoa
Simple Labarum.svgBizantziar Inperioa
Ondorengoa
Otomandar InperioaFictitious Ottoman flag 2.svg

Atenasko Dukerria (grezieraz: Δουκᾶτον Ἀθηνῶν, Doukaton Athinon; katalanez: Ducat d'Atenes) Konstantinoplako Inperio Latindarraren estatu-basailua izan zen, Laugarren Gurutzadan Konstantinopla erori ondoren Atikan eta Beozian sortua. Frankoek gurutzatuen estatu bat sortu zuten, Oto de la Roche burgundiarra lehenengo dukea izanda. Bi mendez mantendu zen gurutzatuen eskuetan 1458an Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuen arte.

Kataluniako Konpainia Handia 1308an bertaratu eta 1311n Zefisoko ibaiko gudua eta gero dukerria konkistatu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Setton, Kenneth M. (1975) Hazard, Harry W. ed. A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press 167–224. orrialdea ISBN 0-299-06670-3 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atenasko Dukerria Aldatu lotura Wikidatan