Zubi-branka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zubi-branka eta flotakinak (Bywell, Erresuma Batua)
Xuia ibai gaineko tren zubia eta zurezko zubi-brankak, Karelia. 1916

Zubi-branka eraikuntza babesle bat da, zubien harroinean eraikia, ur-lasterraren indarra hautsi eta bi aldeetara banatzeko. Gainera, beste funtzio batzuk ere ditu: harroinen higadura gutxitu, urak daramatzan hondakinetatik babestu (batez ere uraldian) eta zubiaren pisua zimenduetan banatu.

Zubi-brankak puntadunak izaten dira, ur-lasterra bideratzeko eta hondakinak banatzeko, batez ere ibaian gora. Batzuetan ibaian behera izaren dira, puntadunak edo beste itxura batekoak (biribilduak, kamutsak...). Herrialde hotzetan non izotza izan ohi den, harroinen aurrean zurezko zubi-brankak ipintzen dira, izotz-hausle izenekoak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zubi-branka Aldatu lotura Wikidatan